• 20 erakusketari baino gehiagok beren proposamenak erakutsiko dituzte urriaren 16an eta 17an
  • Sarrera eta aparkalekua doakoak dira

Azken hilabeteetan, ageriko arrazoiengatik, ezkontza  gutxiago egin dira. Baina normaltasunera itzultzearen ondorioz, ekitaldi horiek berriro hasi dira. Horren erakusgarri da Ficoban egingo den Los muñecos de la tarta ezkongaien azokaren edizio berri bat, Gipuzkoan 2021ean egiten den horrelako lehen ekitaldia.

Beraz, azoka aukera paregabea izango da ezkongaiek bisita bakar batean eta ingurune eroso batean ezkontza bat antolatzeko orduan  kontuan hartu behar diren proposamenak ezagutu ahal izateko.

Asteburuan 20 erakusketari baino gehiago elkartuko dira Ficoban, eta ezkongaientzako azken moda joerak, bitxiak eta osagarriak erakutsiko dituzte, ezkongai bidaiak, argazki, bideoa, DJak, candy bar eta izozki orgatxoak, fotomatoiak, auto klasikoak…

Eta, azken emaitza nolakoa izango litzatekeen ikustea bezalakorik ez dagoenez, modeloen paseak programatu dira goiz eta arratsaldez, ezkongaiek emaztegai soinekoak, senargai jantziak eta osagarriak nola geratzen zaien  ikus dezaten.

 Hitzordua webgunean

Azokako 20 stand baino gehiagoei bisita ahalik eta erosoena eta atseginena izan dadin, azokaren antolatzaileek webgunearen bidez hitzordua erreserbatzeko aukera jarri dute aurten berritasun gisa (https://losmunecosdelatarta.es /). Jakina, aldez aurretik hitzordurik izan gabe joatea erabakitzen duten bikoteak ere ongi etorriak izango dira.

Los muñecos de la tarta estudio Gover Fotografía eta Papperino izozki dendak antolatutako ekitaldia da. Bidasoako bi enpresa dira, eta esperientzia handia dute ezkontza-munduan.

 Datu praktikoak

Los muñecos de la tarta  urriaren 16an eta 17an egingo da Ficoban, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara. Sarrera eta aparkalekua doakoak dira.

www.losmunecosdelatarta.es