Views Navigation

Ekitaldiak

Today
  • EMAKUME FUTBOLARIEN I. NAZIOARTEKO KONGRESUA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ekitaldi garrantzitsua, emakumezko futbolaren panorama esploratu, aztertu eta eraldatzeko asmoz adituak, profesionalak, zaleak eta lider ameslariak biltzen dituena.

  • BELDUR BARIK 2024

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hainbat diziplina artistiko eszenatokiaren gainean, azaroaren 23a FICOBAko auditorioan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzeko.

  • Ikasenpresa Kongresua

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ikasenpresa kongresuan Lanbide Heziketako ikasleek beren ekintzailetza-proiektuak aurkezteko eta garatzeko, ideiak partekatzeko eta tailerretan ikasteko aukera izango dute, beren ideiak aberastu ahal izateko. Aurtengo berrikuntzetako bat Gipuzkoako kongresuaren formatu berria da. Bi jardunalditan egin beharrean, ekitaldia egun bakar batean egingo da, tailerretan parte hartuko duten ikasle gehiago biltzeko aukera emanez, besteak beste, errealitate birtuala, sormena, […]

  • Ene Kantak: Bisonte Mastodontearen bila

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako kultura jarduera.

    Sarrerak agortura daude.

  • Sexberdinak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako kultura jarduera.

    Doako sarrerak eskuragarri. Izen ematea: Azaroaren 21tik 29ra edo plaza kopuruabete arte udaletxearen webgunean.

  • BE VEGGIE

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskadiko Jaialdi Beganoa. Be Veggie bizimodu %100 begetala, animalien ustiapenik gabekoa eta jasangarria sustatzen duen ekitaldia da. % 100 begetalak dituzten standak, ONG-ak eta elkarteak, hitzaldiak, food truck-ak, zuzeneko musika, familia osoarentzako tailerrak, % 100 begetalak diren sukaldaritzako showcooking-ak, yoga eta gehiago aurkituko dituzu.

  • Jardunaldia “Gidaririk gabe, garraiorik ez”

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    BEHIN-BEHINEKO PROGRAMA 9:30 Irekiera. • José Antonio Santano Clavero jauna, Garraioen eta Mugikortasun Iraunkorraren estatu-idazkaria. • Azahara Domínguez Urtizberea anderea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua. • Guillermo Echenique González jauna, Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea. • Ignacio Cepeda Alejos jauna, GUITRANS Fundazioaren Patronatuko presidentea. 10:00 Gidaririk gabe, garraiorik ez txostenaren aurkezpena. • Txostena […]

  • KIROLGALA 2024

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak antolatutako gala hau Gipuzkoako kirolaren festa handia da, beren dedikazio eta lorpenekin lurraldeko kirola distirarazten duten kirolari, klub eta erakundeak omentzeko ekitaldia. Abenduaren 15era arte, hemen klikatuta bozkatzeko: Gipuzkoa Kirolak Saria 2024 – Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia 

  • SAREA ZABALDUZ, NAZIOEN AFARIA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    IGLESIA, CRECER EN COMUNIÓN elkarteak antolatutako ekitaldia.

  • LA BURGER FEST: hanburgesa onenen jaialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Badator La Burger Fest jaialdia Irunera! 2025 zapore onenekin eta giro paregabearekin iritsi da Ficobara jaialdi honi esker. Urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra foodie eta burger maitale guztiontzako ezinbesteko hitzordu honetan ikusiko dugu elkar, non bakoitzak bere hanburgesa gustukoena aurkitu eta nahi dituen guztiak probatu ahal izango dituen. Jaialdi gastronomiko honetan gourmet burgerrak eta premium VIP […]

  • Aurrera – Elkarteak sustatzen

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Arrakasta kasuak ezagutzeko eta elkarteen, GKEen eta kluben arteko elkarguneak bilatzeko topaketa.

  • Oposizio-lehiaketa: administrazio kudeaketako erdi mailako teknikaria

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Administrazio kudeaketako erdi mailako teknikarien zortzi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren hautaketa prozesua (OP2020/07) Lehenengo ariketako A eta B atalak, gai orokorrei eta espezifikoei buruzkoak, hurrenez hurren, 2025eko otsailaren 13an, osteguna, 9:30etan egingo da.

  • BRANDING PLAN

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    BRANDING PLANA SERen sistema da, eta komunikazioa erabiltzen du ETEen lehiakortasuna hobetzeko. Oraingoan, Bidasoako ETEak gonbidatzen ditu mundu guztiak aipatzen duen gaiaz gehiago jakitera: "NOLA BALIA DEZAKETE TOKIKO ENPRESEK ADIMEN ARTIFIZIALA" Álvaro Ramosen eskutik Ipar Estudioen sortzaileetako bat eta AAko aditua.

  • Irun Kirol Gala

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Otsailaren 19an 19:30etan, Ficobako Auditoriumean, Irun Kirol Gala ospatuko da, irundar kirolari onenak saritzeko. Bertan, gizonezkoetan eta emakumezkoetan kirolari onenari eta klub onenari saria emango zaie, eta herri bozketa bidez 'Irundarron Saria' saria emango da. Bozketa epea otsailak 17an amaitzen da. Sartu HEMEN bozketara

  • 2025eko ZONAKO BILERAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    (ekitaldi pribatua)

    DFGren bilera  Bidasoa eta Oarsoaldeako farmaziekin, merkataritza-gaiak eta farmazia-sektoreko berrikuntzak lantzeko.

  • Raid Solidarioa – Twing Raid 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Twing Raid raid solidarioak otsailaren 25ean hartuko du berriro irteera FICOBAn eta 10 egunetan zehar bere 400 parte-hartzaile baino gehiagok Twingo-etan 4000 kilometro egingo dituzte Marrakechera iritsi arte. Restos du Coeur ekimenari esker, parte hartzaileek ekarritako elikagaien eta higiene-produktuen 1.000 kg kolektibo behartsuei banatuko zaizkie. Gainera, Marokoko hainbat eskualdetako eskoletara material […]

  • LAB- Biltzar Arteko Batzarra

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Otsailaren 25ean FICOBAn egingo den Biltzar Arteko Batzarrean bi Biltzar Nagusi artean LABek egiten duen parte hartze ariketa da: 2022an Baiona-Miarritzen hautatutako zuzendaritzak ponentziak garatzeko egindako kudeaketaren berri emango die orduko 500 biltzarkideei.

  • X. Irun Ekintzan sari banaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enpresen berrikuntza eta ideia berritzaileak sarituko dituen X. Irun Ekintzan sarien edizioa.

  • CARAVANTUR, Caravaning, Camper eta Furgoneten azokaren 9. edizioa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Caravantur azokaren bederatzigarren edizioa Ficobara itzuliko da, autokarabana, kanper, furgoneta eta caravaning osagarrien erakusketa, salmenta eta alokairuarekin. Anima zaitez, eta goza ezazu azokak eskaintzen dizkizun eskaintza eta berritasunez. Azokara zure etxeko animaliarekin joateko aukera izango duzu, betiere lotuta eta jabearekin batera badoa. Ordutegiak: Ostirala, martxoak 7: 16:00-20:00 Larunbata, martxoak 8: 10:00-20:00 Igandea, martxoak 9: 10:00-19:00 Informazio […]

  • Aisialdirako itsas titulazioak lortzeko azterketa-deialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    ONP, JOP, Yateko Patroia eta Yateko Kapitaina titulazioetarako azterketa teorikoen 1. deialdia. Ordutegiak: Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (ONP): 16:00etan (45 minutu) Jolas Ontziko Patroia (JOP): 16:00etan (ordu 1 eta 30 minutu) Yateko Patroia: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 eta 15 minutu) 17:45 Modulu generikoa (Segurtasuna – Meteorologia) (45 minutu) Yateko Kapitaina: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 […]

  • KREA BIDASOA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Konektatzen gaituena
    Bidasoa bizirik elkarteak Krea Bidasoa antolatu du esperientziak trukatzeko, harremanak egiteko, lankidetza-aukerak identifikatzeko eta enpresa-proiektu eta joera berriak ezagutzeko.

  • ABABOR

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskadiko Azoka Nautikoa. Ababor bisitari ororentzako azoka da, eta aisialdiko nautikarekin eta uretako jarduerekin lotutako sektore guztiak erakarri nahi ditu, gero eta jende gehiagok eskura izan ditzan aisialdirako ontziak (berriak edota aukerakoak), turismoa eta uretako esperientziei lotutako zerbitzuak.

  • FLASHBACK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    *****Sarrerak agortuta daude*****

    Iraganera eramango zaituen esperientzia, girorik onenarekin.

  • XVIII. Nazioarteko Katu Erakusketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Nazioarteko Katu Erakusketak  arraza anitzeko katuak ikusteko aukera eskainiko du. Katuak Nazioarteko Txapeldun, Nazioarteko Txapeldun Handi, Europako Txapeldun edo Europako Txapeldun Handi tituluak lortzeko lehiatuko dira.

  • Workshop EmPACTi3

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enplegagarritasun Ibilbidearen 2024-2025 ikasturteko hirugarren tailerra.

  • TXAKUR ERAKUSKETA – BIS SM EL REY TROFEOA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    49. & 50. TXAKUR ERAKUSKETA NAZIONALA - 43. NAZIOARTEKO TXAKUR ERAKUSKETA - BIS SM EL REY TROFEOA Gipuzkoako Txakurren Nazioarteko Erakusketa Gipuzkoako Txakur Elkarteak urtero antolatzen duen ekitaldi ospetsua da. Erakusketa honetan, arraza ezberdinetako txakurrak hainbat kategoriatan lehiatzen dira, epaile espezializatuek ebaluatuta. Lehiaketez gain, txakurren munduarekin lotutako erakusketa, tailer eta jarduerez gozatu ahal izango dute […]

  • Ekitaldi instituzionala ‘Nazismoaren esparruetara deportatutako euskaldunak gogoan. 1945-2025 Memoria de la deportación’

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Eusko Jaurlaritzak Gogoraren bitartez nazismoaren esparruetara deportatuko euskaldunak eta hain senideak gogoratu eta omenduko ditu datorren maiatzaren 3an Ficoban. Berrehun euskaldun baino gehiagok deportazioaren izugarrikeria pairatu zuten 1940 eta 1945 bitartean, aurreko urteetan demokrazia defendatu zutelako – Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Bigarren Errepublikak ordezkatua –. Hala ere, biktima horien oroimena eta haien bizi-esperientzia ezezaguna izan […]

  • Euskara-mailak egiaztatzeko azterketaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Maitzaren 8,9 y 10ean euskara maila egiaztatzeako azterketaldia burutuko dira Ficobako pabiloietan.

  • EUSKOSKILLS 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak maiatzaren 13tik 15ra EuskoSkills 2025 antolatuko ditu. EuskoSkills 2025 txapelketa, lehiaketa urtean, edozein Heziketa Ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, beti ere, txapelketako familia batekin lotuta badago. Ezinbesteko da parte hartzaileek 2026. urtean 22 urte baino gehiago ez izatea; hau da, 2004ko urtarrilaren 1ean edo ondoren jaiotakoak izatea. Zenbait kategoriatan (Mekatronika, […]

  • 2025eko Bidasoa-Txingudiko eskolarteko Mini Olinpiadak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Maiatzaren 21ean, 15:30etatik 19:30etara, Bidasoa-Txingudi mugaz-gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek osatzen dutena eskola-arteko Mini Olinpiaden edizio berri bat antolatuko du, 2013 eta 2017 artean jaiotako Irun, Hondarribia eta Hendaiako haurrek eskualdeko kirol eskaintzaren zati bat ezagutzeko aukera izan dezaten joko eta tailerren bitartez. Jardun honetarako, 3. pabilioia eta ondoko kanpo-esparrua edukiko ditugu. Bertan, […]

  • 32. edizioa: ENPLEGUAREN ASTEA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enpleguaren Astea Ficobara itzuliko da, 380 enplegu-aukeratik gora eta 37 enpresa parte-hartzaileekin. Azoka maiatzaren 22an ospatuko da Ficoban, eta sarrera librea izango da, hitzordurik gabe. Bertan izango dira Lanbide-Eures, France Travail, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Adiskidetuak Elkartea eta Bidez Bide. Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bidez, Enpleguaren XXXII. Astea ospatuko dute datorren maiatzaren 22an Ficoban. […]

  • Graduazio ekitaldi akademikoa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

    Ekitaldi pribatua.

  • Alardealdia 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Alardealdia urtero egiten da, Irungo hainbat taldek antolatuta, alarde tradizionalerako dirua sustatu eta biltzeko. Bazkaria Ficoban izango da, 14:30etik aurrera, txu-txu trenak Urdanibia azoka-barrutiarekin lotuko duenean. Musika 22:00ak arte izango da.

  • Adeles Gipuzkoa Jardunadia – Lupusa eta Autozainketa: Otsoaren ondotik oinez

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Jardunadia - Lupusa eta Autozainketa: Otsoaren ondotik oinez Adeles Gipuzkoak Urteko Jardunaldira antolatzen du, Lupusean eta autozaintzan interesa duten paziente, senide eta profesionalei zuzendutako topaketa, ikaskuntza eta elkartrukerako gunea Aurten, jardunaldia 2025eko maiatzaren 31n egingo da. "Lupus eta Autozainketa - Otsoaren ondoan oinez" lelopean, gaixotasunaren eta ongizate integralaren hainbat alderdi jorratuko dituen programa oso eta aberasgarria prestatu […]

  • Gure Esku – Konferentzia Subiranista

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Konferentzia Subiranista: "Ahalmen politiko gehiago Euskal Herriarentzat, zertarako?" Programa:  10:00 - Harrera eta agurra 10:15 - Ahalmen politiko gehiago Euskal Herriarentzat, testuinguru globalean herri gisa aritu ahal izateko. Aurkezlea: Naroa Iturri Lizarribar. Urtzi Urrutikoetxea. Kazetari eta idazlea. Antton Rouget. Kazetaria. Maite Ubiria. Kazetaria. 10:45 - Ahalmen politiko gehiago Euskal Herriarentzat, euskal lurraldeen erabaki eta eragiteko […]

  • BIOTERRA 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskadiko EKO azoka

  • 2025eko EAEko ehiza azterketen 2. deialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira. Informazio gehiago HEMEN

  • Workshop EmPACTi3

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enplegagarritasun Ibilbidearen 2024-2025 ikasturteko laugarren tailerra egingo da. Tailer hori EmPACTi3 mugaz gaindiko unibertsitateen arteko proiektuak proposatzen du (POCTEFA 2021-2027 programak kofinantzatua).

  • San Martzial 2025 – Atrakzioak eta feriak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    San Pedro eta San Martzial 2025 jaien harira Ficobako kanpoko aparkalekuan instalatutako feriak eta atrakzioak ekainaren 14ko larunbatetik uztailaren 2ra arte egongo dira zabalik, bi egun horiek barne. Aurten HIRU EGUN HERRIKOI izango dira PREZIO BEREZIEKIN: Ekainaren 14a, larunbata, ekainaren 18a, asteazkena eta uztailaren 2a, asteazkena Ondorengoak dira eguneko ordutegiak: EKAINAK 14, LARUNBATA: 17:00etatik 00:00etara […]

  • Cambridge azterketak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España
  • IRUNGO KOADRILA EGUNEKO HERRI BAZKARIA ETA DISKOFESTA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuta, Irungo kuadrila eguneko bazkari herrikoia ekainaren 21an ospatuko da, San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren barruan.

  • ADINEKOEN OMENEZKO BAZKARIA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    3. pabiloian, Tsunami Orkestrak girotuta

  • La Burger Fest udarako edizioa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Abuztuaren 1etik 17ra, Ficoba burger-paradisua bihurtuko da. Urtarrilean 30.000 pertsona inguru bildu ondoren, uda honetan La Burger Fest itzuliko da gurera, ondo jatea ospatzea helburu bakar duen jaialdiarekin. La Burger Fest jaialdian ez dago lehiaketarik, ez epaimahairik, ezta domina banaketarik ere. Irabazle bakarra jendea da: 20 hanburgesa baino gehiago dastatzeko aukera izango dugu, estilo guztietako […]

  • VIVA EL CIRCO

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Abuztuaren 22tik 31ra, urteko ikuskizun familiar harrigarrienetakoaz gozatzeko aukera izango duzu: VIVA EL CIRCO, egunero emanaldi batekin Ficoban jarritako karpa handi batean. 📅 Datak eta ordutegiak 2025eko abuztuaren 22tik 30era: egunero emanaldi bat 18:30ean 2025eko abuztuaren 31n: emanaldi berezia 12:00etan 🕐 Ikuskizunaren gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu 📍 Kokapena Karpa Ficobako parkingaren esplanadan egongo da […]

  • BELDURREZKO ZIRKUA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Abuztuaren 22tik 31ra, murgildu umorea eta beldurra uztartzen dituen ikuskizun paregabe batean: EL CIRCO DEL MIEDO. Egunero emanaldiak Ficoban jarriko den karpa handi batean. Emozioz eta adrenalinez beteriko esperientzia, ez da ikusle guztientzat egokia, eta artista eszentriko nazioartekoek ezinezkoa dirudiena errealitate bihurtzen dute, gizakiaren mugak zalantzan jarriz. 📅 Datak eta ordutegiak 2025eko abuztuaren 22tik 30era: […]

  • SIFRA 75 URTE

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    SIFRA, Suministros Industriales Ferretería Ramón Álvarez-en 75. urteurrenaren ospakizun ekitaldia.

    Ekitaldi pribatua.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oposizio-Lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren hautaketa-prozesua, oposizio-lehiaketa bidezko sarbiderako 2025.09.18 - C1 eta C2 sailkapeneko plazak deitu dira 10:00h Zortzi basozaintza plaza Bederatzi proiektu eta obretako laguntzaile teknikari plaza Bi prebentzio eta esku-hartze teknikari plaza 13:00h Bi irrati-igorle operadore plaza Zortzi funtzio anitzeko laguntzaile plaza Esteka: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/eusk/bog/2025/07/18/be250718.htm   2025.09.19 - A1 eta A2 sailkapeneko plazak deitu dira 10:30h […]

  • GIPUZKOAKO OUTLET AZOKA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gipuzkoako Outlet Azokan, bisitariek modan, oinetakoetan, modako osagarrietan eta apaingarrietan, kirol arropan, etxeko tresnerian, etxerako produktuak, atseden-eremuko artikuluak... beherapenak aurkitu ahal izango dituzte. Sarrera 2 €-koa izango da, eta 12 urtetik beherakoentzat doakoa. Salmenta presentziala izango da soilik, leihatilan.

    2€
  • HABE AZTERKETA-DEIALDIAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Urriaren 3an eta 4an Ficobako pabiloietan euskara mailak egiaztatzeako azterketak burutuko dira. INFORMAZIO GUZTIA : https://www.habe.euskadi.eus/azterketa-deialdiak/webhabe00-edukiak/eu/  

  • BIDASOA K.Eren ohiko Batzar Nagusia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ohiko Batzar Nagusia, 18:30etan lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean eta azkenekoan.

  • Tolosako Udalaren Oposizio-Lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Tolosako Udalaren lehen proba (teorikoa) egiteko deialdia, txanda libreanhamabi administrari plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Administrazio Orokorreko Administrazio Azpieskalako C sailkapen-taldeko C1 azpitaldeko sarbide orokorreko modalitatean. Azterketa 2025eko urriaren 7an (asteartea) egingo da, 11:00etan. Informazio gehiago HEMEN

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oposizio-Lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ogasuneko goi mailako teknikarien hemezortzi plaza oposizio-lehiaketa betetzeko hautaketa prozesuaren B atalaren azterketa urriaren 8an (asteazkena) ospatuko da, 9:30etan

  • Gipuzkoa IndustrySec-en 5. edizioa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Itzuli da Gipuzkoa Industrysec, ZIURek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako urteko zibersegurtasun industrialeko topaketarik handiena. Bosgarren edizio hau 2025eko urriaren 9an izango da, Ficoba azoka-esparruan, eta zibersegurtasunaren eta industriaren sektoreetako adituak bilduko ditu, zibersegurtasuneko ezagutzak, esperientziak eta estrategiak partekatzeko, industria-sareak arlo horretan dituen erronkei aurre egiteko. Zehazki, tokiko eta estatuko erakundeetako hamar bat ahots aditu bilduko ditu, CISOren zibersegurtasunaren […]

  • Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteen Urteroko Topaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteen Urteroko Topaketa urriaren 10etik 12ra egingo da Irunen, eta Jacobi Irun-Bidasoako Jacobea Elkarteak antolatu du. Asteburu horretan, topaketara joaten diren pertsonek hainbat jarduera egin ahal izango dituzte, eta ekitaldia antolatzen duen elkarteak, kasu honetan Jacobi Irun-Bidasoako Jacobea Elkarteak, erromesaren bordoia emango dio beste elkarte bati, eta hark hurrengo urte osoan zainduko du, beste errelebo bat egin arte. Erromesaren funtsezko balioak islatzen dituen ekintza da, eta ibiltzeko ekintzan gauzatzen da. Topaketak Espainia osoko Donejakue Bideari lotutako 150 pertsona inguru biltzea espero da.

  • Aurrera Mugaz Gaindiko Enpresen Klubaren topaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Aurrera Mugaz Gaindiko Enpresen Klubak bere kideentzako topaketa berria. Jardunaldian, parte hartzen duten enpresek lankidetza aukera berriak aztertuko dituzte, elkar hobeto ezagutzeko diseinatutako networking dinamiketan parte hartuko dute eta giro lasai eta hurbilean lunch bat partekatuko dute. Mugaz gaindiko enpresa sarea konektatzeko, inspiratzeko eta indartzeko hitzordua.

  • Los Muñecos de la Tarta – IX Ezkontza Azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Zure ezkontza prestatzen ari zara? Asteburu bakar batean, jatetxerik onenak, argazkigintzako eta bideoko profesionalik onenak, bitxigintzako azken nobedadeak, ezkontzako oparitxo eta gonbidapenak, makillajeko azken joerak eta, horrela, egun berezi horretarako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak osatu ahal izango dituzu. Joera eta proposamenen espazio bat, zure egun handian bezalaxe esperimentatu eta sentitu ahal izateko.

  • Ikasenpresa – Ikasleen Topaketa 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ikasenpresa Ikasleen Topaketan Lanbide Heziketako ikasleek beren ekintzailetza-proiektuak aurkezteko eta garatzeko, ideiak partekatzeko eta tailerretan ikasteko aukera izango dute, beren ideiak aberastu ahal izateko. Ekitaldia egun bakar batean egingo da, tailerretan parte hartuko duten ikasle gehiago biltzeko aukera emanez, besteak beste, adimen artifiziala, sormena, finantzak, komunikazioa, balioak eta STEAM. Egitura horri esker, ikaskuntza-esperientzia maximizatu ahal […]

  • LANEAN, mugaz gaindiko I. enplegu azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Urriaren 23an, 9:00etatik 13:00etara, lan bila dabiltzan pertsonek Gipuzkoako, Nafarroako eta Akitaniako 55 enpresa baino gehiagoren eskaintzak eta elkarrizketak izango dituzte. Sarrera doan. Informazio eta eskaintza guztiak hemen: https://www.bidasoa-activa.com/

  • ANTZINAKO OBJEKTU. BILDUMA ETA VINTAGE AZOKA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Antzinako objektu, bildumazaletasun eta vintage azoka Irunen, Ficoban. Publikoarentzako zuzeneko salmenta, urriak 25 eta 26. Zatoz zure altxorra aurkitzera Ficobako 2. pabilioia beteko duten milaka piezen artean: altzariak, portzelanak, lanparak, bitxiak, beirateria, vintage arropa, antzinako panpinak, bildumazaletasuna, numismatika, zigiluak, postalak eta liluratuko zaituzten hainbat eta hainbat gai…URRIAREN 25EKO ETA 26ASTEBURUAN BAKARRIK. Ordutegia: 11.00etatik 21.00etara Sarreraren prezioa: 4€

  • GUREAK 50 URTE

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gureak-en 50. urteurrenaren ospakizuna. Ekitaldi pribatua.

  • METREX Autumn Conference 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    The Network of European Metropolitan Regions and Area

  • Kirol-azterketen deialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    ONP, JOP, Yateko Patroia eta Yateko Kapitaina titulazioetarako azterketa teorikoen 2025eko  3. deialdia. Ordutegiak: Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (ONP): 16:00etan (45 minutu) Jolas Ontziko Patroia (JOP): 16:00etan (ordu 1 eta 30 minutu) Yateko Patroia: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 eta 15 minutu) 17:45 Modulu generikoa (Segurtasuna – Meteorologia) (45 minutu) Yateko Kapitaina: 16:00 Nabigazio modulua (ordu […]

  • XXI. ARINDUZ jardunaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Arinduz Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkartearen urteko jardunaldia, arlo soziosanitarioko profesionalei, elkarteei eta publiko orokorrari zuzendua, aldez aurretik izena emanda.

    Izena emateko epea urriaren 24ra arte egonen da zabalik

  • BELDUR PASABIDEA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Santiagoko Deabruak elkartea Pasaje del Terror ikonikoaren hemezortzigarren edizioarekin itzuliko da aurten. Oraingo honetan, ikusleek Pozosombrío del Diablo herri misteriotsuko kaleak zeharkatuko dituzte, izaki, susto eta iluntasunez betetako gune beldurgarria, 100 metro baino gehiagoko ibilbidean eta 10 gune tematikotan, 30 aktore ingururekin. SARRERAK – AURTEN ERE ONLINE  Sarrera 15 minutuko ordu-tarteetan antolatzen da, eta sarreraren […]

  • FICOAUTO, Aukerako ibilgailuen azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Aukerako Ibilgailuen azokaren XIII. edizioak eskualdeko marka eta salerosle nagusiak bilduko ditu, bisitariei segmentu, gama eta mota guztietako ibilgailuak eskaintzeko: erdi-berriak, gerentzia-ibilgailuak, 0 Km, flotetatik eta renting-etik datozenak, preziorik onenetan.

  • NEXT-CARE III. TOPAKETA. Emaitzak eta ikaskuntzak

    Jardunaldi honen helburua ebidentziak partekatzea, mugaz gaindiko esperientziatik jasotako ikaskuntzak kontrastatzea eta bizi-luzerako berrikuntza-politikak bultzatzeko palanka berriak aktibatzea da.

  • “Muga: aukera edo oztopo?” – Bai Euskarari Elkartearen foroa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gaiaren inguruko hainbat ertzen inguruan arituko dira, Nagore Arin Berria-ko kazetariak gidatuta: HITZALDIA: "Nola garatu zure enpresa mugaz gaindiko testuinguruan?" Joan Blanco. Bihartean proiektuaren koordinatzailea. KASU PRAKTIKOAK  Lansarean lan-ataria (Amaia Atxukarro) Elkar (Julen Agirrezabalaga) Izarkom (Iker Garaialde) Euskal Moneta (Nikolas Blain) Foroari buruzko informazio gehiago Izen-emateak

  • “Lateralitatea eta Ikasketa” ikastaroa, Jordi Catalán Balaguer Doktorearekin

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    EGITURA: Lateralitatearen oinarri neurologikoak eta garapena. Eskola-ikaskuntzetan duen inplikazioa. Trebetasun bisualak eta lateralitatea. Lateralitate-nahasteetan ohikoenak diren sintomak. Lateralitatearen eta dislexiaren arteko lotura. Aurrelateralitatea eta lateralitatea ebaluatzeko testak. Lateralitate-nahaste ezberdinen tratamendu terapeutikoa. Lateralitate berantiarra, gurutzatua, kontrajarria eta baldintzatua. Lateralitate-nahasteak dituzten haurrentzako egokitzapenak eskolan.   Kurtsoren ordutegia : 10:00-13:00 / 15:30 - 18:30 Izen-emateak [email protected] helbidean.

  • Hondarribiko Udalaren hautaketa prozesuak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hondarribiko Udalaren hautaketa prozesuak, oposizio-lehiaketa bidezko sarbiderako: Administrazio orokorreko teknikari (kontratazio arduraduna) plaza bat. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikari plaza bat. Bi arkitekto plaza.   Informazio gehiago HEMEN

  • Lurraldebusen autobus berrien aurkezpena

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Modernizazioa, pertsonen eta Gipuzkoaren zerbitzura Jendaurreko ekitaldia. FICOBAko 3.Pabiloian. 

  • GIPUZKOAKO ZAINDARI

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    2025eko Turismo Sarien banaketa-gala. Gonbidapen bidezko ekitaldia.

  • BE VEGGIE, Euskadiko jaialdi beganoa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskadiko jaialdi beganoa Ficoban 2025eko abenduaren 6tik 8ra, Be Veggie Ficobara itzuliko da, Euskadiko jaialdi begano bezala inoiz baino sendotuago. Helburua argia da: elikadura %100 begetala, kontsumo arduratsua eta jasangarritasuna sustatzea, publiko orori egokitutako esperientzia batean. Sarrera doakoa da, eta jarduerak guztiontzat pentsatuta daude. Horrela, jaialdiak komunitatea biltzen du, jakin-mina pizten du eta ohitura osasungarriak […]

  • Aitortza ekitaldia Antxon Lafonti

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Aitortza ekitaldia GAINDEGIAko sortzaile-kide, Baionako merkataritza eta industria ganbarako zuzendari eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidente izan zen Antxon Lafonti.

  • “44 tona indarrean, azterketa eta eraginak” jardunaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Uztailaren 23an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean PJC/780/2025 Agindua, gehieneko pisuetan eta dimentsioetan aldaketak sartzen dituena, bai eta multzo euro-modularren erabileran eta baimenean ere. Hiru hilabete geroago, urriaren 23an, indarrean sartu ziren lurralde nazional osoko barne-garraiorako 44 tonak. Zisterna-ibilgailuek izan ezik (44 tona garraiatu ahal izango dituzte 2026ko urtarrilaren 23tik aurrera), hori egiteko gaitasun teknikoa […]

  • URTE AMAIERAKO GALA – 22 ACADEMY

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Datorren abenduaren 20an, 22 Academyk Urte Amaierako Gala ospatuko du Ficoban, oso ekitaldi berezia, non eskolako ikasleek ikasturtearen hasieratik ikasitako guztia erakutsiko duten. Aukera paregabea talentuz, ahaleginez eta dantzarako grinaz betetako eszenaratzeaz gozatzeko. Aurten bi saio izango dira galan, familia eta ikusle guztiak hartu ahal izateko: Lehen saioa: 17:00 Bigarren saioa: 18:30 Erakustaldiak adin guztietako […]

  • bueltan da La BURGERFEST!

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Urtarrilaren 29tik otsailaren 1era, La Burger Festek FICOBAn lur hartuko du berriro, urtea behar den bezala inauguratzeko: burgers basatiak, eta hotzari buruz ulertzen ez duen giroa. Publiko guztientzako hitzordu gastronomikoa, DOAKO SARRERA ETA APARKALEKUAREKIN. Euskotren Ficoba-Irun tren geltoki propioa. Ordutegiak Ostegun eta ostirala 18:00-00:00 Larunbat eta igandea 13:00-00:00   Foodtruck-ak Hanburgesak ARDE Gourmet: La Fantasmada […]

  • AFOMEF lurraldeak eraldatu eta Europa hurbiltzen duten proiektuak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Jardunaldiak AFOMEFen gobernantzan parte hartzen duten erakunde ordezkari instituzionalak, POCTEFA programako arduradunak eta Europako Batzordeko adituak bilduko ditu, baita proiektuak gidatzen eta gauzatzen dituzten talde teknikoak, tokiko erakundeak eta mugaz gaindiko lankidetzaren funtsezko eragileak ere.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oposizio-Lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    B ATALAren ondorengo azterketen deialdia:   9:30h -   Balio anitzeko laguntzaileen 8 plaza 13:00h - Irrati-igorle operadoreen 2 plaza