Loading Ekitaldiak

Pasaia Itsas Festibala 2024

9.05.2024 - 12.05.2024


Pasaia Itsas Festibala Euskal Kostaldean ospatzen den, nazioarteko izaerako, itsas ekitaldi kultural garrantzitsuena da. Bi urtetik behin, itsas kultur ondareaz gozatzeko aukera eskaintzen du, Pasaia eta gure historiaren ikuspegi ezberdin bat eskainiz.

Lau egunean zehar, Pasaia eraldatu egiten da itsas enklabe garrantzitsua dela erakutsiz eta itsasoari eta pertsona itsastarrei omenaldia eskainiz. Beste itsas kulturekin topatu, dozenaka ontzi tradizional uretan elkartu eta lehorreko kultur jarduera programazio zabal eta biziak, Pasaia gure ondarearen ospakizun bilakatzen du. Bi urtean behin, badia itsas kulturaz, ondare, musika, gastronomia, artisautza, tailer eta dibulgazio ekitaldiekin betetzen duen ekimen honek.

Jaialdiko egunetan, egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute beren ibilgailua Pasaian: FICOBAn doako aparkalekua duzu eta Euskotrenekiko konexioa erosotasunez iristeko: https://pasaiaitsasfestibala.org/pasaia/mugikortasuna/