
BIHAR – Biziberritzen ari diren Hizkuntza Komunitate Gutxituen Nazioarteko Kongresua
24.09.2026 - 25.09.2026
2026ko irailaren 23tik 26ra, Euskal Herriak etxea emango dio Biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituen Nazioarteko Kongresuari. Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua leloa daraman kongresuak helburu du munduko hizkuntza komunitate ezberdinak biltzea, biziberritze-diskurtsoen inguruan gogoeta egin eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta modu eraldatzailean kokatzeko.
Lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Ficoban, kongresua irailaren 24an eta 25ean egingo da, eta egitarau oparo bat eskainiko da, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta eskaintza artistiko-kulturalak uztartuz.
Halaber, aurreko bi faseetan (diagnostikoan eta sozializazioan) bildutako irakaspen, diskurtso eta esperientziak erdigunean jarriko dira.
Informazio gehiago HEMEN
