-
Gure oroimenetan betirako geratuko diren ekitaldiz betetako urtea amaitzear dago.
-
Urte zoragarria izan da eta guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu Ficobaren parte izateagatik eta posible egiteagatik.
2024 zoragarria izan da eta ezin genuen urtea esker oneko hitz batzuk gabe amaitu. Ficoba Fundaziotik 2024an zehar gako izan zareten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bezero, erakusketari, kolaboratzaile eta bisitari, mila esker gugan eta gure proiektuengan izan duzuen konfiantzagatik.
2024 ilusio handiz gogoratuko ditugun ekitaldiz beteta egon da. Bilerak, kontzertuak, kongresuak, azokak, ekintza soziokulturalak eta aurkezpenak… Hauek guztiek kalitate, tratu hurbil eta hoberena emateko estandarretan bereizten jarraitzea ahalbidetzen digute. Ekitaldi bakoitza aukera bat da, ez soilik bezereoen behar eta interesak asetzeko, baita lurraldeari ekarpen sozial, kultural eta ekonomikoa egiteko ere. Ekitaldiak konektatu eta partekatzeko topagunea dira, eta plazera da 20 urte baino gehiago eramatea honetan lanean.
Gainera, beste urtebetez, 2024an zehar jasangarritasunarekiko konpromisoa azpimarratu ahal izan dugu, gure ekitaldi propioei esker: Mubil Mobility Expo, Bioterra, Uhinak eta Be Veggie. Baina baita aurreztutako moketa guztiagatik, zoruen berritzeari esker. Ekitaldien sektorean ingurugiroa zaindu daitekeela erakutsi ahal izan dugu, eta, jakina, ez zatekeen posible izango hilabetez hilabete Fiobarengan konfiantza izan duzuen pertsona, erakunde, enpresa eta elkarteak gabe.
Eskerrik asko Ficobaren parte izateagatik eta espero dugu 2025ean ere zuen alboan jarraitzea.
Eguberri eta urte berri on!