Loading Ekitaldiak

UNIRE 2027

1.12.2027 - 2.12.2027


UNIREren hirugarren edizioa 2027ko abenduaren 1ean eta 2an egingo da Ficoban, Irunen. Soldaduran eta beste lotura-teknologia batzuetan espezializatutako azoka profesionalak enpresa hornitzaileak, profesionalak, erosketa-arduradunak eta hainbat industria-sektoretako espezialistak bilduko ditu.

Soldaduraren eta lotura-teknologien sektorearen topagunea

UNIRE Estatuan materialak lotzeari eta horretarako erabiltzen diren teknologiei soilik eskainitako azoka bakarra da. Bi egunez, soluzioak eskaintzen dituzten enpresen eta teknologia horiek beren industria-prozesuetan behar dituzten sektoreen topagune bihurtuko da Ficoba.

Azokak soldaduraren eta material anitzeko lotura-teknologien balio-katea hartzen du barne, lotura desmuntagarriak zein desmuntaezinak. Soluzio berriak ezagutaraztea, ezagutza profesionala partekatzea eta merkataritza-harreman berriak sortzea ditu helburu.

Nori zuzentzen zaio UNIRE 2027?

UNIRE soldadurarekin eta materialen loturarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuen erosketan, hautaketan edo aplikazioan parte hartzen duten profesionalei zuzentzen zaie:

  • Soldadurako eta beste lotura-teknologia batzuetako profesionalei.
  • Tailerretako arduradun eta langile teknikoei.
  • Soldadura-koordinatzaileei.
  • I+Gko, kalitateko, produkzioko eta erosketetako sailei.
  • Ingeniaritzei eta bulego teknikoei.
  • Ekipamendu, produktu eta zerbitzuen enpresa hornitzaileei.
  • Prestakuntza-zentro espezializatuei.

Azoka bereziki interesgarria da automobilgintzarako, trenbide-industriarako, industria aeroespazialerako, ontzigintzarako, metal-eraldaketarako, galdaragintzarako, energia-sektorerako, ekipo-ondasunen fabrikaziorako, industria-mantentzerako eta metalezko egituren eraikuntzarako.

Industria eta soluzioak elkartzeko hitzordu profesionala

Enpresa erakusketariek beren produktuak, zerbitzuak eta soluzioak industria-arloko publiko espezializatu bati aurkeztu ahal izango dizkiote.

UNIRE bisitatzen duten profesionalek beren prozesuetan aplika daitezkeen proposamenak ezagutu, enpresa hornitzaileekin harremanetan jarri eta lankidetza nahiz merkataritza-harreman berriak sortu ahal izango dituzte.

Hirugarren edizioko egitaraua eta jarduerak aurrerago jakinaraziko dira.

Informazio praktikoa

  • Datak: 2027ko abenduak 1, asteazkena, eta abenduak 2, osteguna.
  • Asteazkeneko ordutegia: 9:30etik 18:00ra.
  • Osteguneko ordutegia: 9:30etik 17:00ra.
  • Lekua: Ficoba, Gipuzkoako Erakustazoka.
  • Helbidea: Iparralde hiribidea 43, 20302 Irun, Gipuzkoa.
  • Antolatzailea: Ficoba.
  • Aparkalekua: doakoa bisitarientzat eta enpresa erakusketarientzat, 7:00tik 22:00ra.
  • Telefonoa: +34 943 66 77 88.
  • Helbide elektronikoa: [email protected].

Event Navigation

Xehetasunak

  • Hasiera: 1.12.2027
  • Amaiera: 2.12.2027

Nola heldu

FICOBA
Avenida de Iparralde, 43
20302 - Irun
Gipuzkoa
España
+ Google Map
Telefonoa:
943667788