
- This event has passed.
Segurnet 2020
30.11.2020 - 1.12.2020
AZOKA ATZERATUA. LAISTER EMANGO DUGU DATA BERRIEN BERRI
Segurnet, pandemia errepikakorren testuinguruetan, pertsonen segurtasuna eta babesa bermatzeko merkatuan dauden benetako irtenbide guztiak eskaintzen dituen azoka profesionala da.
COVID-19-ak eragin zuzena izan du pertsonen harremanetan, bai lan-esparruan, bai pertsonalean, bai aisialdian.
Funtsezkoa da langileen, bezeroen eta zerbitzuen erabiltzaileen osasunaren babesa ziurtatzeko segurtasun-neurriak hartzea. Segurtasun-neurri horiek berekin dakarte langileen, bezeroen eta erabiltzaileen arteko lan-metodo eta harreman-metodo berriak izatea.
Segurnet azoka presentziala da, eta luzapen birtuala du, aurrez aurreko azokaren bi egunetan finkatu daitezkeen erakusketarien eta bisitarien arteko harremanak errazteko. Horretarako, tresna hauek erabiliko dira: online produktu katalogoa, bileren kudeaketa bideokonferentzia bidez edo aurrez aurre, zuzeneko informazioa eskatzea, etab.
