Loading Ekitaldiak
  • This event has passed.

I. JARDUNALDIAK: “GIPUZKOA BIZIKLETAN”

3.06.2021 @ 10:00 am - 12:30 pm


Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ekainaren 3rako antolatutako “Gipuzkoa bizikletan” I. jardunaldietan, bizikleten mugikortasunak munduan izan dituen aurrerapenak aztertuko dira, eta ondorioz, Gipuzkoak instituzioekin eta tokiko eragile nagusiekin dituen erronketan sakonduko da.

“Berdeagoa, osasuntsuagoa: bizikletaz, biziago” izenburupean, lehen jardunaldi horietan honako hauen hitzaldiak izango dira: Maria Jose Rojo doktorea, mugikortasun iraunkorrean aditua Bruselan, Mugikortasun Aktiba eta Osasuna programaren buru POLIS Network-en (Cities and Regions for Transport Innovation), eta David Lois (Mobility Behaviour, @dloisg), Gizarte psikologiako irakaslea UNEDen eta Garraioaren Ikerketa Zentroko ikertzailea, TRANSyT-UPM.

Lekua mugatua izanik, jardunaldia Irungo Ficoban izango da eta streaming bidez emango da. Bi kasuetan inskribatu behar da.

Kontsultatu hemen programaren xehetasunak.