
Herri Bazkaria eta Diskofesta 2026
20.06.2026 | 2:15 pm - 8:30 pm
Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuta, Irungo kuadrillen bazkari herrikoia ekainaren 20ean ospatuko da, San Martzial jaien egitarauaren barruan.
IZEN-EMATEA / TXARTELEN EROSKETA
Izen-ematea www.bettigotti.eus webgunearen bidez egingo da, maiatzaren 28an, osteguna, 12:00etatik aurrera.
Koadrila bakoitzak webgunean argitaratuko den galdetegia bete beharko du, honako datu hauek emanez:
- Izena eta 2 abizenak
- NAN zenbakia
- Adina eta jaiotze data
- Mugikor zenbakia
- Herria
- Koadrilak adostutako goitizen motza
- Guztira zenbat txartel nahi diren
- Dieta bereziak: zenbat eta zeintzuk
Eskaera behar bezala bidali ondoren, baieztapen-mezu bat jasoko da.
Antolakuntzak egun batzuk beharko ditu eskaera guztiak kudeatzeko. Ondoren, email bat bidaliko zaio koadrila bakoitzeko arduradunari, eskaera baieztatu eta ordainketa egiteko.
ORDAINKETA
Ordainketa honako modu hauetan egin ahal izango da:
- Bizum bidez
- Txartel bidez
Informazio gehiago HEMEN
