- This event has passed.
HERRI BAZKARIA 2023
24.06.2023 | 2:15 pm - 8:30 pm
Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuta, Irungo kuadrillen bazkari herrikoia ekainaren 24an ospatuko da, San Martzial jaien egitarauaren barruan.
Azken urteetan bezala, bazkaria 1. eta 2. pabiloietan egingo da eta dantzaldia 3. pabiloian. Aurtengo zapiaren kolorea, kartelean ondo ikusiko den bezala, urdina izango dugu.
TXARTEL SALMENTA
Web gunearen bidez egingo da maiatzaren 26 ostiraletik, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bizum edo txartelaren bidez ordainduko da, web gunean dagoen planoan eserleku zenbakia
erreserbatuz. Kontu handia izan, koadrilak elkar jarri nahiko balute, elkarrekin hartzea garrantzitsua
dela, eserleku horiek ezin izango direlako mugitu eta pertsona horiek zenbaki hori esleituko/emango
zaie bazkaltzeko toki bezala.
Txartela erosterakoan, pertsona baten datuak bilduko ditugu. Behin erosi dutelarik, inprimatu
beharko dute sarrera gisa erabiliko den txartela. Erosketa bera izango da ekintza hauetan dauden
arauen onarpenaren adierazle.
Txartelak erosteko epea maiatzaren 28an bukatuko da