Loading Ekitaldiak
  • This event has passed.

HERRI BAZKARIA 2022

25.06.2022


Herri bazkaria ekainaren 25an, larunbatean, ospatuko da.
Ficoba-ko pabiloietan egingo da eta azken urteetan bezalaxe, 1. eta 2. pabiloietan bazkaria ospatuko da eta 3. pabiloian barra eta dantzaldia antolatuko dira.
1800 pertsona inguru bilduko dira.
Prezioa 20 eurokoa izango da. Sarrera bakoitzeko euro bat, sortu berri den Aitzondo euskara elkarteari emango zaio.
Aurtengo zapiaren kolorea, kartelean ondo ikusiko den bezala, Beltza izango da.

TIKET SALMENTA:
Aurtengo berrikuntzetako bat da.
Web gunearen bidez egingo da maiatzaren 27 ostiraletik, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Bizum edo txartelaren bidez ordainduko da, web gunean dagoen planoan eserleku zenbakia erreserbatuz. Kontu handia izan, koadrilak elkar jarri nahiko balute, elkarrekin hartzea garrantzitsua da, eserleku horiek ezin izango direlako mugitu eta pertsona horiek zenbaki hori esleituko/emango zaie bazkatzeko toki bezala.
Txartela erosterakoan, pertsona baten datuak bilduko ditugu. Erosketa bera izango da ekintza hauetan dauden arauen onarpenaren adierazle.
Txartelak erosteko epea maiatzaren 29an bukatuko da.
Txartela erosteko unean, edonorentzat dieta berezia, intolerantzia edo preskripzio medikua duen edonorentzako aukera izango du adierazteko eta eroslearen ardura izango da bere koadrilan ere hori adierazteko/zaintzeko ardura. Antolakuntzak erosketaren bidez jakingo du nork behar duen dieta berezien bat.
Ekainaren 3 ostiralean, koadrila bakoitzaren txartela banaketa egingo da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera udaletxeko arkupeetan.

herri bazkaria

Xehetasunak

Data:
25.06.2022
Web gunea:
https://www.bettigotti.eus/

Antolatzailea

Betti Gotti
Telefonoa:
609 890 830
Emaila:
bettigotti@hotmail.com
Web gunea:
bettigotti.eus

Nola heldu

FICOBA
Avenida de Iparralde, 43
20302 - Irun
Gipuzkoa
España
+ Google Map
Telefonoa:
943667788