
- This event has passed.
HABE AZTERKETEN DEIALDIA
5.05.2021 - 8.05.2021
Maiatzaren 5, 6, 7 eta 8an Ficobako pabilioietan euskara mailak egiaztatzea.
NOLA IRITSI FICOBARA:
Euskotrenek, maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, trenen zerbitzua indartuko du Ficoban egingo diren azterketak direla eta.
Azterketak egingo diren Ficobarako joan-etorriak errazteko helburuarekin, Lasarte-Oria / Hendaia linearen maiztasunak handituko dira.
Lasarte-Oria/Hendaiako irteerak 15 minuturo izango dira, 7: 45etik 13: 30era bitartean.
Hendaiatik Lasarte-Oriara joateko maiztasuna ere bikoiztu egingo da 8:33tik 14: 33ra bitartean, eta zerbitzu erregularreko bi trenen ordez lau tren izango dira.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Informazioa Euskotren webgunean, Euskotren APP ofizialean eta @euskotren twitter gunean ere eskura daiteke.