
Go!azen – 2026ko Abadia Saria
28.11.2026 | 4:00 pm - 7:00 pm
Azaroaren 28an, Go!azen telesailak 2026ko Abadia Saria jasoko du Ficoban. Gipuzkoako Foru Aldundiak gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko egindako ekarpena aitortuko dio sari honen bidez. Familian gozatzeko ospakizuna izango da, ikuskizuna eta sari banaketa uztartuko dituena. Ekitaldia hasi aurretik, txikienek ondoko gune batean prestatutako haur jolasekin ondo pasatzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago eta sarrerak doan HEMEN
