
- This event has passed.
Eskola Kirolaren Gipuzkoako Jira
10.03.2026 | 6:00 pm - 8:00 pm
Eskola Kirolaren programan hainbat egokitzapen egin behar izan dira azken hilabeteetan, auzitegietako ebazpen ezberdinek eraginda. Testuinguru horretan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko eragileek helburu berari eusten diogu: Gipuzkoako eskola-ume guztiei kirol-hastapen egokia eta kalitatezkoa bermatzea.
2025eko abenduan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartutako txostenak ereduaren etorkizuneko pausoak markatuko ditu. Dokumentuan proposatutako irtenbideak garatzeko, ezinbestekoa izango da sare hau osatzen dugun eragile guztien arteko erabaki partekatuak, konpromiso argiak eta elkarlana.
Horregatik, Gipuzkoako Eskola Kirolaren eragileekin lurraldeko topaketa zabalak antolatu ditugu, “Jira” formatuan, eremu bakoitzeko beharrak eta ikuspegiak sakon ezagutzeko. Bidasoaldea – Oarsoaldea eskualdeari dagokion saioa Ficoban egingo da, eta bertan ereduaren oraina eta etorkizuna lantzeko espazio parte-hartzailea eskainiko da.
