
- This event has passed.
Ekitaldi instituzionala ‘Nazismoaren esparruetara deportatutako euskaldunak gogoan. 1945-2025 Memoria de la deportación’
3.05.2025 | 11:30 am - 12:30 pm
Eusko Jaurlaritzak Gogoraren bitartez nazismoaren esparruetara deportatuko euskaldunak eta hain senideak gogoratu eta omenduko ditu datorren maiatzaren 3an Ficoban.
Berrehun euskaldun baino gehiagok deportazioaren izugarrikeria pairatu zuten 1940 eta 1945 bitartean, aurreko urteetan demokrazia defendatu zutelako – Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Bigarren Errepublikak ordezkatua –. Hala ere, biktima horien oroimena eta haien bizi-esperientzia ezezaguna izan da euskal gizartearen gehiengoarentzat, eta deportazioa, Europan gertakari hori ezaguna den arren, ez da gure memoria kolektiboaren parte izan.
Ekimen hau ’Deportazioaren Memoria’ ekimenean txertatzen da, gertakari hau gurean ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoarekin, konzentrazio esparru naziak askatu zituztela 80 urte bete direnean martxan jarritakoa. Ekimen honen eta ekitaldiaren beraren bultzatzaile eta sustatzaileak Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea 1940 -1945 eta Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua dira.
