
- This event has passed.
BELDUR PASABIDEA
8.11.2025 | 5:00 pm - 8:30 pm
Santiagoko Deabruak elkartea Pasaje del Terror ikonikoaren hemezortzigarren edizioarekin itzuliko da aurten.
Oraingo honetan, ikusleek Pozosombrío del Diablo herri misteriotsuko kaleak zeharkatuko dituzte, izaki, susto eta iluntasunez betetako gune beldurgarria, 100 metro baino gehiagoko ibilbidean eta 10 gune tematikotan, 30 aktore ingururekin.
SARRERAK – AURTEN ERE ONLINE
Sarrera 15 minutuko ordu-tarteetan antolatzen da, eta sarreraren prezioa 4 €-koa da. Aurten, berritasun gisa, sarrerak online erosi ahal izango dira www.santiagokodeabruak.org webgunean.
Gainera, ohiko salmenta-puntuetan ere eros daitezke sarrerak:
- Irungo Turismo Bulegoan (Luis Mariano) urriaren 29an eta 30ean, eta azaroaren 3an eta 4an, 17:00etatik 19:00etara.
- Ekitaldiaren egunean bertan, sarrerak Ficoban jarriko dira salgai, 16:45etik aurrera.
