Loading Ekitaldiak
  • This event has passed.

Araudi aldaketari eta hiri eraldaketari buruzko jardunaldiak

5.10.2022 - 6.10.2022


Emisio baxuko eremuak (EBE) indarrean sartzear dira, eta estatuko 149 hirik eremu horiek antolatu beharko dituzte urte honen amaiera baino lehen. Bestalde, Mugikortasun jasangarriaren eta Garraioaren Finantzaketaren Legea ere aurki onetsiko dute, eta 2023ko lehen hiruhilekoan indarrean jarriko dela espero da.

Arau-aldaketa horien ondorioz, bizkortzen ari da hiri gero eta jasangarriagoak izateko trantsizioa.

Hiri-inguruneen paradigma berri hori izango da Arau Aldaketari eta Hiri Eraldaketari buruzko Jardunaldien ardatza. Irungo Udalak antolatzen ditu, FEMP (Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioa) erakundearen laguntzarekin, eta urriaren 5ean eta 6an egingo dira, Ficoba Gipuzkoako Erakustazokan, Irunen.

Xehetasunak

Hasiera:
5.10.2022
Amaiera:
6.10.2022
Web gunea:
https://www.jornadastransformacionurbana.org/

Nola heldu

FICOBA
Avenida de Iparralde, 43
20302 - Irun
Gipuzkoa
España
+ Google Map
Telefonoa:
943667788