Loading Ekitaldiak
  • This event has passed.

2025eko Bidasoa-Txingudiko eskolarteko Mini Olinpiadak

21.05.2025 | 3:30 pm - 7:30 pm


Maiatzaren 21ean, 15:30etatik 19:30etara, Bidasoa-Txingudi mugaz-gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek osatzen dutena eskola-arteko Mini Olinpiaden edizio berri bat antolatuko du, 2013 eta 2017 artean jaiotako Irun, Hondarribia eta Hendaiako haurrek eskualdeko kirol eskaintzaren zati bat ezagutzeko aukera izan dezaten joko eta tailerren bitartez.

Jardun honetarako, 3. pabilioia eta ondoko kanpo-esparrua edukiko ditugu. Bertan, hogei bat bidasotar kirol-klub eta elkartek beren kirola emango dute ezagutzera. Gainera, kirol askok, modalitate egokitua eskaini ahal izango dute, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren laguntzari esker:

Izen-emateak apiriaren 28tik maiatzaren 8ra egin ahal izango dira, telematikoki Mugaz-Gaindiko Partzuergoko webgunean edo paperean, Irun, Hondarribia eta Hendaiako ikastetxe guztietan, kirol klub parte-hartzaile batzuetan, Hendaiako Aisialdi Zentroan edo Bidasoa bizirik-eko egoitzan banatuko diren izen-emateko fitxak osatuz.

Xehetasunak

  • Data: 21.05.2025
  • Ordua:
    3:30 pm - 7:30 pm

Nola heldu

FICOBA
Avenida de Iparralde, 43
20302 - Irun
Gipuzkoa
España
+ Google Map
Telefonoa:
943667788