
- This event has passed.
Soldadura eta Lotura-teknologien XXIII. Jardunaldi Teknikoak
7.03.2023 - 9.03.2023
Sektorearen nazio mailako ekitaldi nagusia, bi urtean behin profesionalak eta enpresak biltzen dituena, soldaduraren, itsasgarrien eta beste lotura-teknologia batzuen arloko azken berrikuntza eta joera zientifiko-teknikoak azaldu eta kontrastatzeko. Hizlarien eta parte-hartzaileen artean eztabaida interesgarriak sor daitezkeen gaiak zorrotz aztertzen dira. Jardunaldi hauek CESOL Espainiako Soldadura eta Lotura-teknologien Elkarteak antolatzen ditu.
Jardunaldien helburua loturen, estalduren, fabrikazio gehigarriaren eta lotutako prozesuen (egitura-osotasuna, ikuskapena edo kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa, besteak beste) alorrean egindako azken aurrerapenen berri zabaltzea da. Aurten, jardunaldiak Ficoban egingo dira, UNIRE Soldadura eta beste lotura-teknologien azokarekin batera. Bi ekitaldi horiek bat etortzea da soldaduraren eta lotura-teknologien munduko gertakari garrantzitsuena 2023an, eta, horri esker, profesionalek beren denbora optimizatu ahal izango dute, eta horrek enpresei kostuak aurreztea ekarriko die.
Izena-ematea: CESOL – 23. Soldadura Jardunaldi Teknikoak
