Ficobak Caravantur azokaren zazpigarren edizioa hartuko du asteburu honetan, gurpil gaineko turismoaren erakusleihoa, caravaning munduko segmentu ezberdinetako aisialdirako ibilgailuen erakusketa.
Caravantur hartuko du asteburuan azoka-esparruak, Euskadiko hitzordurik “kanpin-zaleena”; erakusketariek caravaning sektoreko azkeneko modeloak eta produktuak ezagutaraziko dituzte han. Bi pabilioitan banatuta egongo da azoka: furgonetak, camperrak eta osagarriak egongo dira 2. pabilioian, eta autokarabana berriak eta bigarren eskukoak egongo dira pabilioi nagusian.
Azokara joanda, in situ ezagutu ahal izango ditugu gaur egun eskuragarri dauden modeloak, gaur egungo merkatuko ohiko itxarote-zerrendetara jo gabe erosi edo alokatu ahal izango ditugun ibilgailuak.
Jende guztiarentzako
Autokarabanaz edo camperrez bidaiatzea dagoeneko ez da luxua, izan ere, gure furgoneta edo camper ibilgailua erosterakoan dauden aukera ezberdinez gain, alokatzeko aukera ere badugu; egunean 90 euroren truke bidaia dezakegu autokarabanaz, denboraldiaren eta ibilgailu mota eta tamainaren arabera, jakina.
Eta aukera merkeagoekin bidaiatzea nahi badugu, sabaidun dendak edo kanpineko berezko elementuak ere baditugu, kanpinetan ostatu hartzeko. Caravantur azokan hainbat stand aurkituko dugu, gure irteerarako ostatu motei, zerbitzuei eta osagarriei buruzko informazioa eskuratzeko.
Camperra boladan dago
Hogeiren bat erakusketari egongo da azokaren zazpigarren edizio honetan, eta berriro hartuko du protagonismoa camperraren sektoreak. Berez caravaningaren sektorekoak diren marken modeloei zonako automobilgintzako kontzesionarioen serieko furgonetak gehitu behar zaizkie, bai eta kanperizatzaileen egiten dituzten eraldaketa pertsonalizatuak ere. Izan ere, furgoneten moldakortasunak aukera ematen digu egunerokotasunerako ibilgailu bat eta asteburuetarako autokarabana txikitxo bat izateko, dimentsio txikiagoekin, gainera, hiri barruetan karabana edo autokarabana batekin baino errazago maniobratzeko.
Caravaningak joan-etorrietarako askatasuna ematen digu, mugikortasun plus bat, programatutako helmugen loturarik izan gabe; interesatzen zaizkigun gune turistikoetan gera gaitezke edozein unetan, irteteko eta oporretako egunak planifikatzeaz bakarrik arduratuta.
Ficobaren aparkalekuan gaua pasatzeko aukera
Kanpotik datozenak eta autokarabana gauez aparkalekuan izan nahi duenak, horretarako aukera izango du, aldez aurretik www.caravantur.eus webgunean inskribatuta. Horrek gure ibilgailuan dohainik gaua igarotzeko aukera ematen digu, inprimaki bat betetze hutsarekin.
Caravantur azokak asteburu honetan irekiko ditu ateak, etenik gabeko ordutegi hauekin: 16:00etatik 20:00etara ostiralean, 10:00etatik 20:00etara larunbatean, eta 10:00etatik 19:00etara igandean. Doakoa da sarrera, baita aparkalekua ere, azokaren ordutegiaren barruan.
ORDUTEGIAK:
– Ostiralean, 16:00etatik 20:00etara
– Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara
– Igandean, 10:00etatik 19:00etara
– Sarrera eta aparkalekua doan
– Euskotren, FICOBA geralekua
– Food truck zona
– 600 euroko zozketa, azokako ibilgailuak erosteko/alokatzeko
– Gaua igarotzeko eremua, autokarabana eta camperrentzako [aldez aurretik webgunean inskribatuta]