Ekainaren 7tik 9ra bitartean, Bioterra azokaren XVI. edizioa egin da Ficoban, eta aho zapore bikaina utzi du. 12.462 pertsona etorri dira Gipuzkoako erakustazokara, 160 erakusketariren eskaintza ezagutzera. Alde horretatik, erakusketari gehienak Euskadikoak ziren (% 50), baina baziren ia autonomia erkidego guztietatik etorritakoak –aipatzekoak dira andaluziarrak eta katalanak–, baita frantsesak ere (% 8).

Bisitarien jatorria ere azokaren erakarmenaren adierazgarri izan da. Aurten ere, gehienak gipuzkoarrak ziren (% 80 inguru), baina gero eta gehiago dira Bizkaitik, Arabatik eta Frantziatik etortzen direnak.

12.000 bisitari pasek giro onez bete dituzte Ficobako hiru pabiloiak eta kanpoaldeko erakusketa gunea, eta bereziki aktibo ibili dira hiru azoka egunetan antolatutako 70 jarduera pasetan. Hitzaldiek, tailerrek, erakustaldiek, yoga egunak, auto eta bizikleta elektrikoen gidatzeak… oso harrera ona izan dute, eta 3.000 lagun inguruk parte hartu dute.

http://bioterra.ficoba.org