10.000 pertsona inguruk bisitatu dute asteburu honetan Ficoban ospatu den Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azokaren 18. edizioa. Bisitarien kopurua % 11 igo da 2020ko urrian egindako edizioarekin alderatuta, eta hori da Ficobako azoka presentzialak berreskuratzeko bidearen isla.

Erakusketarien asebetetzea, egindako salmentengatik eta azokaren garapen globalagatik, izan da Bioterraren edizio honetako ezaugarririk azpimarragarrienetako bat.

Bisitariei dagokienez, nabarmentzekoa da Bioterrak publiko fidela duela, gogotsu espero duela urteroko hitzordu hori, eta azokan parte hartu duela, aurten Bioterrak izan dituen 100 erakusketarien standak bisitatuz eta Ficoban asteburuan zehar egin diren 50 hitzaldi, tailer, master class eta showcooking proposamenetan aktiboki parte hartuz.

Bisitari gehien gipuzkoarrak izan dira (% 84 inguru), ondoren iparraldekoak (% 6) eta nafarrak (% 5). Bisitari gehien ekarri dituzten Gipuzkoako eskualdeei dagokienez, Bidasoaldea (% 43,5) eta Donostialdea (% 41) daude, eta horien atzetik Tolosaldea.

Bioterra 2022ko ediziorako prestatzen ari da dagoeneko, pandemia aurreko normaltasuna berreskuratzeko eta kalitate parametroak handitzeko, bai erakusketa eskaintzaren ikuspegitik, bai proposatutako gaien eta jardueren ikuspegitik.

http://bioterra.ficoba.org