Bioterraren lantaldea Euskal Herriko ekitaldi iraunkorraren edizio berri bat prestatzen ari da. Aurten adin nagusitasunera iritsiko da azoka, eta ekainaren 4tik 6ra izango da Ficoban, Gipuzkoako azoka gunean.

Produktu ekologikoak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsua izango dira Bioterraren edizio berri honetako protagonistak, eta, aurten ere, planetarekin duen konpromisoa berrituko du.

Bioterra eta ekonomia zirkularra
Aurten, Bioterra arreta berezia eskainiko dio ekonomia zirkularrari. Munduko Bankuak ohartarazi duenez, ezer aldatzen ez bada eta biztanleriak eta kontsumoak orain arte bezala hazten jarraitzen badute, 2050ean hiru Lur planeta beharko dira gizateriak bizirik irauteko. Baliabide naturalen gehiegizko ustiapenak eragin negatiboa du ingurumenean, eta baliabide horiek gero eta urriagoak eta garestiagoak dira.

Aldatzeko unea da, ekoizpen eredu zirkular baterantz biratzeko unea. Erabilera bakarreko produktuak ahaztea eta balio katean jartzea arreta: materialen hautaketa, produktuaren diseinua, energia kontsumoa, banaketa, konponketa eta berrerabilera, ekoizpen prozesuaren zirkuitura itzul dadin eta zirkulua itxi dadin.

Eraldaketa bat dago martxan eta Bioterrak ikusgarritasuna eman nahi dio.

Bilibin  Circular, Antolakuntza Batzordeko kide berria
Testuinguru horretan, Bioterraren Antolaketa Batzordeak kide berri bat sartu du: Bilibin Circular aholkularitza enpresa, ekonomia zirkularra aktibatzen duena, enpresa eta lurraldeetako hondakinak modu errentagarrian murriztuz.

Horrela, Bilibinek bat egin du Bioterraren Batzorde Antolatzaileko kideekin, honako hauek osatua: Ekolurra (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua), GEA (Azterketa Geobiologikoen Elkartea), BLE (Iparraldeko Nekazari Ekologikoen Elkartea), Gipuzkoako Foru Aldundia, Zuhaizpe (Vital Osasun Zentroa), Nasei (Belleza Gunea), COAVN (Arkitektoen Elkargo Ofiziala) eta Arkmonia (Arkitektura Estudioa).

Informazio gehiago: bioterra.ficoba.org