Ficobako Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren, azokak jarduera osagarriak antolatzen ditu. Modu honetan, jarraipena ematen zaio urtean zehar azokak duen prestakuntzako eta hedapeneneko bokazioari.
Datorren otsailak 2an, lurringintza organikoaren inguruan jardunaldia bat antolatu da, sentsazio-mundu berri bat ezagututzeko, usain-nahasketa onenak eginez. Nozioak erakutsiko dira, usainetatik eta finkatzaile sintetikoetatik libre dauden perfume organikoak eta benetako aromakosmetikako eta perfumeriako olio eramaileak eta eszipiente osasungarrienak egiteko. Amaitzeko, kolonia-ur bat eta perfume solido bat prestatuko dira.
Ikastaro teoriko-praktikoak, sektoreko profesionalentzat (estetizistak, kosmetika terapeutetako enpresen jabeak …) nahiz kosmetika ekologikoan, aromaterapian eta artisau-perfumerian beren bizimodua aldatzeko hasi nahi duten pertsonentzat, eta baita gehiago jakin nahi duten autodidaktentzat ere.Celia Ortiz Aviñonek eta Lorena Ortiz Aviñonek emango dute jardunaldi horretako ikastaroa. Naseiren eta Flores del Norteren sortzaileak dira, eta biak ere bio estetizistak dira, kosmetika eta aromaterapia ekologikoan adituak, Bioterrako laguntzaileak.
| 10:30 | Osagai eramaileak eta eszipienteak perfumerian |
| 11:30 | BIO Morning Break |
| 12:00 | Usain ukituak eta piramidea. Lurringaien sailkapena |
| 14:00 | BIO bazkari osasungarria |
| 15:30 | Sinergiak eta nahasketak, formulazio organikoa, usain-marketina, perfume solido bat eta kolonia-ur bat prestatzea |
| 19:30 | Jardunaldiaren bukaera |
Prezioa: 90 euro, pertsona eta ikastaro bakoitzeko.
Prezioan sartuta:
- Oihalezko poltsa
- Material didaktikoa
- Praktikarako materiala
- Diploma
- Bio Morning break
- Bio Bazkari Osasungarria
- Prestatutako kosmetikoak
- Bioterra 2019 rako 2 gonbidapen
Informazio gehiago: http://bioterra.ficoba.org/micro_Bioterra/biobeauty.asp