Itsasoak, nekazaritza ekologikoa, kosmetika ekologikoa, ongizatea,  bioeraikuntza, elikadura osasuntsua, ibilgailu jasangarriak…. Horiek eta beste batzuk ere dira iraunkortasunaren ardatz batzuk. Horiek guztiak egongo dira ordezkatuta Bioterran erakusketarien, hizlarien, tailerren edo erakustaldien bidez eta Bioterra “eko” esperientzia aparta bilakatuko dute.

Bioterra ren hamaseigarren edizioa egingo da ekainaren 7tik 9ra.  160 erakusketarik publikoari erakutsiko dizkiete produktuen eta sektoreko zerbitzuen gaineko proposamen garrantzitsuenak. Euskadiko eta Estatuko ekoizle eta egile garrantzitsuenak daude ordezkatuta, baita Frantziar estatuko erakusketari ugari ere (%8).

Edizio guztietan ohizkoa denez, Bioterrak komertzializazio-helburuen %100 bete ditu; beraz, azokak eskaintza zabala eskainiko die bisitariei hiru pabiloietan eta Ficobaren kanpoaldeko erakusketa gunean.

Plastikorik gabeko itsasoaren alde

Urtero, gure planetaren osasunarekin lotuta dagoen gai garrantzitsu bat azpimarratzen du Bioterrak.  Itsasoetan eta ozeanoetan dagoen plastikoen metaketa itogarria dela eta pertsona eta entitate askok arreta berezia dute plastiko horietan.

Bioterran atxikitu nahi dugu egiten ari diren lan horiekin eta “Plastikorik gabeko itsasoak” ekimenarekin bat egin dugu. Gure hondar ale txikia ere jarri dugu, Surfrider entitatearekin batera, itsas hondakinak jasotzeko bilketa bat bultzatuz gure ingurunean bereziki  garrantzitsua den eremu batean, alegia Plaiaundi Parke Ekologikoan. Ekimenak jarraipena izango du Bioterran, itsas hondakinak sailkatzeko tailerretan, zeina k helduei eta haurrei zuzentzen zaizkien.

Energia eraginkortasuna

Kontua energia eraginkortasuna bultzatzea denean, mugikortasun iraunkorra sustatzea ezinbestekoa da. Eremu horretan, auto edo bizikleta elektriko bat gidatzeko aukera emango du Bioterrak, Bioterrazako Mugikortasun Iraunkorreko zirkuituan. EVE Energiaren Euskal Erakundeak bultzatzen du jarduera hori.

Erakusketen eskaintzaren artean, bisitariek auto elektrikoak, hibrido elektrikoak edo gasaren bidezkoak, eta ohiko ibilgailuak edo gasaren bidezko ibilgailu bihurtzen dituen erakusketari espezializatu bat ere bai.

Bioeraikuntzaren eremuan, ingurumenarekin begirunezko eraikuntza osasuntsua egiteko soluzio profesionalak, energia berriztagarriak, ingurumeneko inpaktu gutxiko instalazioak, energia naturalak aurrezteko eta aprobetxatzeko moduak. Etxebizitzetan eta enpresetan autokontsumorako instalazioak ere aurkeztuko dira, baita panel isolagarriak ere erakintza iraunkorretarako ere, besteak beste.  Hori guztia Geobat Gunean. Hitzaldien berezko programa bat ere izango da COAVNGI Euskal Herriko Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako Elkargoak koordinatua.

Bizimodu osasungarria

Moda, edergintza, osasuna … Horiek ere badute beren oihartzuna, eta Bioterra bisitatzen dutenek gero eta gehiago eskatzen dute eremu horietan aholkuak eta joerak ezagutzea.

Bioterran, bisitariek aukera izango dute bizimodu osasungarri eta jasangarriaren hizlari gailenen hitzaldietara joateko. Han arituko dira horietako batzuk, hala nola Juan Llorca, chefa eta Valencia Montessori School-eko arduraduna, lehenengo % 100 Montessori eskola Valentzian eta lehenengoa Espainian slow food zigilua den KM0-ko chef batekin; Brenda Chávez, jasangarritasunean eta kulturan espezializatutako kazetaria; María Cabanillas Ballesteros, Heal Studio sortu zuena, CEO Earth Beat; Marc Casaboch, Cultivando la vida. 365 días en el huerto que lo cambiarán todo liburuaren egilea, gida praktiko bat baratze ekologiko bat sortzeko, baita etxeko balkoian ere, eta horrekin batera, gogoetak ere egiten ditu mundu hobe bat ernamuindu dezaketenak; Virginia Ceballos Alonso, Trucos Naturales delakoaren sortzailea; Ana González Nevado, sortzailea eta aholkularia Hendaye Style-n, modak zer kutsatzen duen eta nola saihestu azalduko du; edo Tamara Franco Lara, Viviendo con V-ren sortzailea.

Jasangarritasunaren ikuspegi global baterako jarduerak

Bioterraren proposamen nagusietako bat da jarduera-programa, eta dibulgazioa da haren helburuetako bat. Dagoeneko deskribatutako jarduerez gainera, aditu entzutetsuen eskutik datorren hitzaldi-programa nabarmentzen da. Azokaren hiru egunetan egingo da, eta gai askotarikoak landuko dira, hala nola elikagaien xahubidea, barne-kutsadura eta osasuna, permakultura … Programa zabal bat da, eta azokaren webean begiratzera animatzen zaituztegu: bioterra.ficoba.org

Bioterrako beste proposamenetako bat tailerrena da. Aurten, itsas hondakinak sailkatzeko eta baratzezaintzako tailerrak izango dira (haztegian landatzea eta bermikonpost-ontzia).

 Sukaldean gunean, Zero Waste sukaldaritzako erakustaldiak egingo dira: afari begetalak, gaztaren ordezko begetalak, sukaldearen garbiketa naturala, piknik osasungarria familia osoarentzat eta showcooking bat, nutrizio arduratsuak duen garrantzia erakusteko.

Era berean, geobiologiako erakustaldiak egingo dira. Proposamen horiek xehetasunez ezagutu ahal dira Bioterraren webean; eta Energiaren Euskal Erakundearen eskutik, aukera eskainiko zaie bisitariei Ficobako kanpoaldean ibilgailu nahi bizikleta elektrikoak probatzeko.

Eta jardueratik jarduerara indarra hartzeko, Bioterraza, gastronomi gunea kanpoaldeko erakusketa gunean. Bertan, sukaldaritzako eskaintza aparta dastatu ahal izango dute, azokako erakusketarien eskutik.

Aurten ere, beganoentzako eskaintza azpimarratzekoa da. Elikadurarako proposamenez gain, makillaje zein kosmetika ekologikoa eta oinetakoak ere aurkituko dituzte.

Biobeautygunea, kosmetika jasangarriaren alde

Dagoeneko laugarren urtea duen gune honek aukera eskaintzen die bisitariei natura eta ingurumena errespetuz tratatzeko zaintzen ari garenean ere. Tailer eta hitzaldien bidez, kosmetika ekologikoa eta azalaren zaintza osatzen duten osagaiak ematen dira ezagutzera, beti deribatu toxikorik, petrokimikorik, sintetikorik, pestizidarik, transgenikorik eta koloratzailerik gabe.

Bioterra Yoga Day

Ekainaren 9an, Yoga Day-ren hirugarren edizioa egingo da Bioterran. Maila guztiak ongietorriak diren master klass bat.

Zozketak

Bioterran parte hartzeak sari bat dauka. Orduro zozketatuko dira lote ekologikoak ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikagai Ekologikoen Kontseiluaren eskutik: Jutezko poltsa bat, Euskadiko produktu ekologikoez beteta, eta 125€-ko erosketa txartelak, azokako produktuetan gastatzeko, egun bakoitzean ere bai.

Bioterra billete berezia

2017ko edizioan lehen aldiz abian jarritako ekimenarekin jarraituz, Bioterra ados jarri da EuskoTrenekin, Bioterra billete berezia sortzeko, kostu murritzekoa eta azokara dohainik sartzekoa; Lasarte-Hendaia linea erabiltzen dutenek aukera hori izango dute.

 Datu praktikoak

Bioterraren 16. edizioak ekainaren 7tik ekainaren 9ra, ostiraletik igandera, irekiko ditu ateak.

Azokaren inaugurazio ofiziala ekainaren 7an izango da, ostiralarekin, 12:00etan.

Azoka zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe, ostiralean eta igandean; larunbatean, berriz, 21:00ak arte egongo da irekita. Sarreraren prezioa: 3€ (12 urte arteko umeek, dohainik). Aparkalekua dohainik. Euskotrenen geltokia, 50 metrora.

http://bioterra.ficoba.org