Kiroltech batzarraren lehenego edizio honek hausnarketa bat egitea proposatzen da berrikuntzari eta kirolari aplikatzen zaion teknologiari buruz, hiru gai-multzoz baliatuz, alegia kirolaren industriaren eraldaketa eta iraultza; XXI. mendea, berrikuntza teknologikoaren mendea eta kirol ekitaldiak industriaren motor gisa.

Lehenengo gai multzoan Global Sports Innovation Center powered by Microsoft (GSIC) zentroko Komunikazio eta harreman publikoetako zuzendari Sofiya Gancharova andreak nola Big Data-k kirolarien errendimendua hobetzen eta kirol erakundeen negozioa garatzen lagun dezaken inguruan hitz egingo du. Bakara Marketing y Eventos Taldeko Chief Executive Officer Alfonso García Gama jaunak kirol zalearen esperientziaren inguruari helduko dio.

Lehen bloke honi “kirolaren industria berrikuntzaren ikuspegitik” gaiari buruzko mahai inguruarekin emango zaio amaiera. Bertan izango dira Jon Iriberri, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Kirol Eskolakoa, Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziatua eta Errendimendu Handiko Masterra duena; eta Juan Iraola, Real Sociedaden teknologia arduraduna, industria ingeniaria, klubaren eraldakuntza digitalerako estrategia definitu eta ezartzeaz arduratzen dena, zaletuei, kirol arloari, barne prozesuen hobekuntzari, espazio fisikoei eta espazio digitalei dagokienean.

Bigarren bloke tematikoan Rohn Malhotrak hartuko du parte, ekintzailea eta SportsTechX Rohn-eko bazkidea, eta SportsTech ekosistema europarraren ikuspegi orokorra eskainiko du. Harekin batean egongo da Alberto Conde, CEO eta Xabet-en sortzailea, big datak kirolean duen eraginaz eta kirolariaren osasunaz hitz egiteko. Bestalde, Milagros Luis Britok, eSports proiektuen kudeatzaileak, kirol elektronikoetan eta haiek izaten ari diren goraldian oinarrituko du bere solasaldia.

Bloke tematiko hau mahai inguru batez osatuko da eta hartan Startup kirolean: pasioa vs. Negozioa gaiari buruz hitz egingo dute Jokin Manzanas
Myruns Technology-ko sortzailekideak; Mª Luisa Arriola Bic Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak; eta Unai Bilbao Akting-eko bazkide sortzaile eta sustatzaileak.

Marc Menchen, Palco 23 aldizkariko zuzendaria, arduratuko da hirugarren bloke tematikoari hasiera emateaz, “Kirola eta negozioa, etengabe birzehazten ari den jokalekua” hitzaldia emanez. Ondoren, Paco Borao AIMS-eko (Association of International Marathons and Distance Races) presidente eta Valencia Trinidad Alfonso EDP maratoiko eta maratoi erdiko zuzendaria Valentziako maratoia bezalako eragin handiko ekitaldi bat antolatzeko zirrituetan sartuko da. Bestalde, Gabriel Sáez Irigoyenek, Ingesport-eko presidente-CEOk, lehen pertsonan azalduko digu kiroleko konpainia lider eta marka adiskide bat nola eraikitzen den.

Bloke tematiko honetako hiru hizlariek kirol ekitaldien industriaren errentagarritasunari buruz hitz egingo dute mahai inguruan.

Hasierako eta amairako hitzaldia

Plácido Rodríguez, Oviedoko Unibertsitateko Ekonomia departamentuko Unibertsitate eskolako katedraduna eta Kirolaren Behatoki Ekonomiko zuzendaria, arduratuko da hasierako hitzaldiaz “Kirolaren industria: abiadura egokian goaz ala ez dago zirkulazio araurik?” gaiari buruz.

Alba García, bere ibilbidean 20 dominatik gora dituena eta emakumeen runninga bultzatzeko Yes, we run! ekimenaren sustatzailea, arduratuko da Kiroltechen lehenbiziko edizioari amaiera emango dion hitzaldiaz. “Kirola eta Bizia” izenburupean, izan duen kirol ibilbidea azaldu du artritis erreumatoidearen ondorioz erretiratu behar izan zuen arte. Kirolak berezko dituen balioetan oinarrituta, motibazioa eta ilusioa, esate baterako, gaixotasunarekin bizitzeko eta profesionalki berrasmatzeko egin behar izan duen ahalegina ere azalduko digu.

Enpresentzako erakusleihoa

Kiroltechek gune bat zabaldu nahi izan du enpresek biltzarrera etorri direnei kirolaren inguruan dituzten proposamen berritzaileak erakusteko.

Kiroltechek deituta, enpresa hauek etorri dira: Argibide, kirolaren, osasunaren eta aisiaren inguruan espezializatutako aholkularitza enpresa; start ups Eskua Health Technologies, errehabilitaziorako, fisioterapiarako, medikuntza fisikorako eta oneratze funtzionalerako ekipamenduak, produktuak eta zerbitzuak garatzen dituena; Lomcage System, kirolaria prestatzeko eta haren bizi kalitatea hobetzeko produktuak egiten dituena; eta Mercanza, QlikView Negozio Adimen soluzioak ezartzen aditua den enpresa.

Kiroltechi buruz

Kirola gero eta presenteago dago gure bizitzetan, hala maila pertsonalean nola profesionalean. Interes hori enpresa jarduera bilakatu da, eta ondorioz, sektore ekonomiko garrantzitsua da kirola.

Era berean, berrikuntzak eta aurrerapen teknologikoek ere hedatzeko esparrua aurkitu duten kirolean. Ez dago iraultze teknologikorik izan ez duen kirolik.

Eta zer esan kirolari amateurrek eguneroko kirolean txertatu dituzten berrikuntza teknologiko guztiei buruz. Bestalde, kirolak gero eta interes handiagoa sortzen duenez, biderkatu egin dira herri mailako kirol ekitaldiak.

Gai horiei guztiei buruz hitz egingo da Kiroltech biltzarraren lehen edizioan. Datorren urriaren 17an izango da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan.

Biltzar horren helburua da kirolaren industria garatzeko berrikuntzak eta soluzioak ezagutzera ematea. Era berean, kirolaren, berrikuntzaren eta teknologiaren ordezkarien arteko harremanak indartu nahi ditu esperientziak eta jardunbide egokiak trukatuta, eta sinergiak eta lankidetza dinamikak sortuta.

Helburu horiek betetzeko, kirolaren industriarekin loturiko enpresen eta pertsonen topaleku bilakatuko da biltzarra. Publiko espezializatua, administrazio publikoaren, kluben eta kirol federazioen ordezkariak biltzen dituena, bai eta kirol ekitaldien antolatzaileak eta kirol marketineko inbertsio funtsak edo enpresak ere, besteak beste.

Kiroltech Ficobak bultzatutako biltzarra da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin, eta antolakuntza batzorde bat du, foru erakundeak berak, Ficobak eta Bic Gipuzkoa Up Euskadik osatua, bai eta aholkularien mahaia ere; Club Deportivo Fortuna, Donosti Cup eta Get in enpresak hartzen dute hartan parte.

http://www.kiroltech.eus