Abian da Be Veggieren hirugarren edizioa, Ficoba Fundazioak bultzatu eta antolatutako jaialdi beganoa, beganismoarekiko, ingurumenaren zaintzarekiko, animalien tratu txarrekiko eta osasunaren zaintzarekiko interes gero eta handiagoari erantzuna ematen diona. Hitzordua, ohi bezala, Ficoban izango da abenduaren 4tik 6ra, abenduko zubiarekin bat eginez.
Be Veggie Ficobara itzuliko da aurrez aurreko formatuan, 2020ko edizioa online egin baitzen, osasun egoera zela eta. Berri ona modu eta bizimodu horren jarraitzaile guztientzat, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko eta jaialdiaz gozatzeko.
Be Veggieren proposamenak erakusketa espazioak barne hartuko ditu, % 100eko landare elikadura eta pertsona beganoentzako produktu eta zerbitzu egokiak eskaintzen dituztenak, hala nola kosmetika, moda, habitata, ostalaritza, turismoa, etab.
Aurreko edizioetan bezala, Be Veggie jarduera programa bat diseinatzen ari da, hitzaldiak, showcooking-ak eta aisialdirako hainbat proposamen bilduko dituena.
Era berean, Be Veggie elkarte, santutegi eta entitateen topagunea izango da, bizimodu begano baten kontzientziazioa sustatzeko, jaialdia informazio eta ezagutza gune ere izan dadin.
Jarraitu ig beveggie.ficoban
https://www.facebook.com/beveggie
https://www.youtube.com/watch? V = JoxF6KBhPw
Informazio gehiago. www.beveggie.eus