• Espainiako Batasun Begetarianoak (UVE) Be Veggie hautatu du V-LABEL sariak emateko
  • Be Veggiek irudi berritua estreinatuko du

Urteko hitzordu begano handienetako baten antolakuntza martxan dago jada, eta ordua da datak egutegian gordetzeko: abenduaren 6tik 8ra Ficoban.

Be Veggie berritasunez kargatua dator aurten. Hasteko, nortasun bisuala berritu du, oso irudi erakargarriarekin. Hori egiaztatzeko onena webgunea bisitatzea da (www.beveggie.eus).

Berritasunak, baina, ez dira estetikara mugatzen. Itxurarekin batera, mamia ere aldatu da.  Be Veggie bizimodu begetaleko joera berritzaile eta jasangarrienak aurkezteko jaialdia da, eta parte-hartzaileei aukera bikaina eskaintzen die deskubritzeko, ikasteko eta konektatzeko. Eta halaxe ikusten dute  gero eta preskriptore gehiagok. Eta, horren erakusgarri,  Espainiako V-LABEL sariak Be Veggien ematea erabaki du Espainiako Batasun Begetarianoak (UVE). Landareetan oinarritutako elikadura bat sustatzeko lan egiten du erakunde horrek, baita osasunean, animalien artean eta planetarentzat horrek dakartzan onurak ezagutzera emateko ere.

Sarien helburua da berrikuntzaren eta jasangarritasunaren arloan mugak gainditzen dituzten enpresak saritzea, haien inpaktu positiboak beste batzuk animatzen dituelako bide hori bera jorratzera. Hautagaitzak irailaren 13ra arte aurkez daitezke. Informazio gehiago, https://premios.v-label.es/ webgunean.

Epaimahaia zenbait adituk osatzen dute, horien artean Miren Gaztañaga Be Veggieko zuzendaria. Irail eta urri bitartean aztertuko dituzte kategoria bakoitzean (jasangarritasuna, berrikuntza eta marketina eta hilabeteko marka) behin-behinean sailkatu diren proiektuak . Publikoak hautatuko du «kontsumitzailearen gogokoena» kategoriako irabazlea.

Be Veggieko proposamenak

Be Veggie sendotu egin da % 100 begetala, animalien sufrikariorik gabekoa eta jasangarria den bizimodu bat sustatzen duen ekitaldi gisa. Konpromiso horrek milaka pertsona eta hamarka enpresa erakusketari erakartzen ditu Ficobara, eta aurten ere hala izango da.

Aurreko edizioetan bezala, parte-hartzaileek jaialdiaz gozatzeko pizgarri ugari izango dituzte. proposamen % 100 begetalez betetako erakusmahaiak, produktu eta zerbitzu beganoen azken aukerak ezagutzeko; elikaduraz, moda jasangarriaz, osasunaz eta ingurumenaz ikasteko hitzaldiak; familia guztiarentzako jarduera hezitzaile eta dibertigarriz betetako tailerrak; sukaldaritza % 100 begetaleko showcookingak, gastronomia beganoaren errezeta eta teknika berriak deskubritzeko; erlaxatzeko eta nork bere gorputzarekin konektatzeko yoga; eskaintza gastronomiko begetal handi batez gozatzeko foodtruckak; eta zuzeneko musika, gozatzeko eta erlaxatzeko.

Informazio gehiago lortzeko eta berritasun guztien berri izateko, bisitatu gure webgune berritua: Be Veggie eta jarraitu sare sozialetan.  Ez huts egin bizitza begetalaren ospakizun honetan!

IG beveggie.ficoba

Tik Tok: @festivalbe Veggie

https://www.facebook.com/beveggie

Informazio gehiago: www.beveggie.eus