Asteburu honetan hasiko da Ficoban Caravantur, caravaning, camper eta furgoneten azoka. Maiatzaren 10etik, ostiraletik, 12ra, igandera, arte izango da.

Ficobako hiru pabiloiak berriz beteko dira saltzeko eta alokatzeko proposamenekin, eta hogei erakusketari izango dira, 40 marketako produktuak erakusten. Eskaintza interesgarri honetan, horrelako turismoa egin zale direnek caravaning segmentu guztietako ibilgailuak aurkituko dituzte, atoi-denda praktiko batetik luxuzko autokarabana integral osatueneraino.

‘Camper’ak protagonista

Camper-ak alderdi ugaritan ordezkatuta egongo dira Caravantur-en:  Carabaning-eko berezko enpresetako modeloetatik inguruko automobilgintzako kontzesionarioetako serieko furgonetetara, eta baita eskualdeko camperizatzaileek egiten dituzten eraldaketa pertsonalizatuak ere.

Atoi-dendak eta gaua igarotzeko aukera berritasun gisa

Atoi-denda kanpatzeko zabaltzen den karabana bat da, eta errazagoa da autoz garraiatzea, neurri egokituak baitauzka goiko egitura tolestuz jasotzen denean.

Karabanak ere egongo dira edizio honetan merkatuan gehien eskatzen diren plano-banaketekin eta arrazoizko prezioko modeloekin.

Gainera, edizio honetan, kanpotik etorrita gauez bere autokarabana edo camper-a Ficobako parkingean aparkatu nahi duten bisitariek horretarako aukera izango dute, azokaren webaren bidez izena emanda (caravantur.ficoba.org).

Ficobak eta El Diario Vasco egunkariak elkarrekin antolatzen dute Caravantur, erantzuna eman nahi baitzaio aisialdiko horrelako ibilgailuek gure inguruan sortzen duen gero eta interes handiagoari.Eragingarriagoa izateko, azokan, 600 euroko txartel bat ere zozkatuko da, ibilgailuak erostean edo alokatzean deskontatzeko balioko duena. Horretaz gainera, haurrentzako aisia-gune bat ere jarri da puzgarriekin, eta food truck gune bat ere egongo da indarrak hartzeko.

Datu praktikoak

Ordutegia:

Ostiralean, larunbatean eta igandean: 10:00etatik 20:00etara

Sarrera eta parkinga dohainik