• Parkearen webgunearen bidez erosi ahalko dira sarrerak.
  • Parkinga doakoa izango da.
  • Lau egun izango dira ikastetxeentzat, eskariaren igoerari erantzuteko.Ikastetxeek dohainik erabili ahalko dute topoa, Euskotrenen babesari esker.

Beste urte batez, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko haurren dibertsioaren epizentroa izango da Ficoba:abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, Pin, Pan, Pun parkea instalatuko da bertan, Ficobako Eguberrietako Haur Parkea, etxeko txikiek eta haien senideek gozatzeko leku eroso bat izan dezaten. Aurten, gainera, berritasunak izango dira eskaintzan.Horregatik, aurten, mugatu egingo da sarrera.Sarrerak errazago erosteko aukera emateko, Parkearen webgunean eskuratu ahalko dira, pin.ficoba.orghelbidean.

1. pabiloia: teknologia eta dibertimendua

Gune honetako berritasun nagusia Realaren parte hartzea izango da: kirol anitzeko askotariko eskaintza ekarriko du,eta, futbolean ez ezik, beste kirol batzuetan aritzeko aukera egongo da, hala nola atletismoan, hockeyan eta brilean.

Proposamen teknologikoak nahiago dituztenek drone simulagailu bat izango dute, baita Dash robot hezigarriak erabiltzeko eta programatzen ikasteko gune bat ere.

Joan den urteko harrera ona ikusirik, Ikasgela Ibiltaria proiektua itzuliko da: KULTURA DIGITAL@ programaren barruko proiektu bat, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, bideo jokoak programatzen eta sortzen ikasteko.

Gurutze Gorriak lehen laguntzaren inguruan sentsibilizatuko du: gaiari buruzko tailerrak emango ditu, eta, tailer horietan, alkoholaren eta drogen kontsumoaren prebentzioaz ere jardungo du.

Lehenengo pabiloiko eskaintzaren osagarri, tailerrak egiteko eremu handi bat eta bizkarrezurra zaintzen ikasteko gune bat izango dira.

Azkenik, ETB3k Hiru3 klubean izena emateko eta bazkide izatearen askotariko abantailez gozatzeko gune bat jarriko du.

2. pabiloia: dibertimendua, sentsibilizazioa eta eskaintza gastronomikoa

Bigarren pabiloian ere izango dira berritasunak: haurrak futbolin erraldoi batean trebatu ahalko dira, zezen mekanikora igo, edo puzgarrietan jostatu.

Gastronomiazaleek, berriz, pizzak egiten ikasi ahalko dute, gastrotxokoko eskaintza gozatu, esnea mahai gainera iristeko prozesua ezagutu, edo diskofestan edo karaokean dantzatu eta kantatu.

Azkenik, hirugarren pabiloian sartu aurretik pixka bat erlaxatu nahi dutenek ipuin kontalarien jardueretan parte hartu ahalko dute, birziklatzearen mundura hurbildu, edo kafetegian geldialdi bat egin.

3. pabiloia: adrenalina eta emozioa

Benetako haur parke batean, ezin falta barrakak:beste urte batez, matxinsaltoa, trena, zaldiko-maldikoa, haurrentzako autotxokeak eta ohe elastikoak jarriko dira Ficoban, baita SportJam Kids Park delakoa ere (maila guztietako arrapalak, scooterrean ibiltzeko).

Lau egun, ikastetxeentzat eta haur desgaituen elkarteentzat

Aurten, ikastetxeek egun bat gehiago izango dute berentzat:abenduaren 17tik 20ra bitartean, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko 2.500 ikaslek baino gehiagok gozatuko dute Ficobako Eguberrietako Haur Parkeaz, % 25ek gehiagok joan den urtean baino. Gainera, aurten, dohainik etorri ahalko dira Parkera, topoz, Euskotrenen babesari esker.

Egun horietan, Mapfre Fundazioak 400 m2-ko puzgarri bat instalatuko du, non Gipuzkoako Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzu Ofizialeko hiru suhiltzaileren laguntzaz ebakuazio bat simulatuko duten ikasleek.

Azkenik, abenduaren 30ean, goizean, desgaitasunen bat duten haurrentzat bakarrik irekiko da Eguberrietako Haur Parkea, haiek eta haien senideek ere goza dezaten parkeaz.

Datu praktikoak

  • Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
  • Arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara
  • Parkea itxita dagoen egunak:abenduaren 31 eta urtarrilaren 1a

PREZIOAK

  • 3-13 urteko haurrak:8 €
  • Helduak:7 €
  • 3 urtetik beherako haurrak:doan
  • Hamar haurretik gorako taldeak:6 € haur bakoitzeko –heldu bat dohainik sartu ahalko da taldearekin–
  • Familia ugariak, txartela erakusten badute:6 € haur bakoitzeko
  • Aparkalekua: dohainik

http://pin.ficoba.org