- 150 itsasontzi baino gehiago parte hartzea espero da
Asteburu honek itsas zaporea izango du Hondarribian, 2024ko Elkarrekin Ababor egingo baita. Aurten ere elkarlanean aritu dira Ficoba, Euskal Kirol Portuak (EKP), Hondarribiko Klub Nautikoa, Euskadiko Bela Federazioa, Gipuzkoako Bela Federazioa eta Hondarribiko Udala eta, horri esker, itsas kirolzaleek gozatzeko aukera izango dute: optimist klaseko estropada bat, ontzi ainguratuko arrantza-lehiaketa bat eta gurutzeontzien itsasaldi bat Txingudiko badian.
Elkarrekin Ababorreko ekitaldiak Ficobak sustatutako Ababor itsas azokaren aurretik egiten ziren, tradizionalki. Azokaren garapen-planaren arabera, baina, maiztasuna aldatzea erabaki da, sektoreko eragileekin kontsultatu ondoren, eta aurrerantzean bi urtetik behin egingo da. Horrela, datorren edizioa 2025ean izango da, zehazki martxoaren 28tik 30era.
Elkarrekin Ababor 2024: asteburu nautiko bat Txingudiko badian
Tradizioari eutsiz, martxoaren 16an eta 17an itsas jardueren zaleek betiko hitzordua izango dute, hiru proposamenekin. 150 itsasontzi baino gehiago parte hartuko dutela zenbatetsi da.
Optimartxoa Elkarrekin Ababor Estropada:
-
- Data eta ordua: larunbata 16 eta igandea 17, 13:00etan eta 11:00etan hasita, hurrenez hurren.
- Lekua: Hondarribiko Klub Nautikoko bela-eskola
- Parte-hartzaileak: Optimist klasea, 16 urtetik beherakoa, 13 urtetik beherako eta 11 urtetik beherakoa
- Izena emateko: http://regatascnh-hib.sailti.com/es/default/races/race-inscription/text/regataoptimartxoa-estropada-es/0
- Parte-hartzaile zenbatetsiak: 100 ontzi
Itsasontzi ainguratuko arrantza-lehiaketa (hirunaka):
-
- Data eta ordua: larunbata 16, 7:30etan irtenda eta 13:30etan itzulita.
- Lekua: EKPtik irtengo dira itsasontziak
- Izena emateko: www.cnh-hib.org
- Parte-hartzaile zenbatetsiak: 20 ontzi
Gurutzeontzien itsasaldia:
-
- Data eta ordua: larunbata 16, 10:30etan irtenda eta 13:30etan itzulita.
- Gutxi gorabeherako ibilaldia: Donibane Lohizune aldera, kostaldetik 4 miliara, arrantza-lehiaketa ontziak inguratuz
- Hamaiketakoa: 14:00etakoa, txistorra eta berdelak erreko ditugu parrillan, sagardo eta garagardoz lagunduta, Hondarribiko Klub Nautikoan, Arrantzaleen Kofradiaren ondoan.
- Izena emateko: www. cnh-hib.org
- Parte-hartzaile zenbatetsiak: 40 ontzi
Ababorri buruz
Lehenengo bi edizioetan arrakasta lortu, eta Ababor garrantzi handiko ekitaldia bihurtu da eskualdean: 80 enpresa erakusketari eta ia 10.000 bisitari erakarri ditu.
Bisitarien % 80k 4 eta 5 puntu artean eman dizkiote azokari, 5 puntuko eskalan, eta, babes handi horren osagarri, Frantziako merkatuak interes handia adierazi du. Frantzian, nautikak berebiziko eginkizuna betetzen du ekonomian, eta hamaika jarraitzaile du. Bada, orain arteko bi edizioetan, bisitari frantsesen presentzia % 16 eta % 20 artekoa izan da.
Hirugarren edizioa 2025eko martxoak 28tik 30era egingo da, eta nautikazaleak eta sektoreko profesionalak erakartzen jarraituko duen itxura du, Euskadiko eta Espainiako iparraldeko azoka nautiko nagusien artean sendotuko den itxura. Ekitaldiak, aurreko edizioetan bezala, ANENen (Enpresa Nautikoen Elkarte Nazionala, Espainiako sektore nautikoaren patronala) laguntza instituzionala izango du.
www.ababor.eus