• Ababorrek eta Hondarribiko Klub Nautikoak arrantza lehiaketa, optimist estropada eta gurutzontzi itsasaldi bat antolatu dituzte larunbat honetan, martxoaren 26an, azoka hasi baino lehen.
  • Ababor apirilaren 1etik 3ra izango da Ficoban

Ababor azoka nautikoa abian jartzeko, martxoaren 26an, larunbata, hainbat ekitaldi nautiko egingo dira Ababorrek eta Hondarribiko Klub Nautikoak bultzatutako Elkarrekin Ababor Jardueren programaren barruan.

Jarduerak goiz hasiko dira, 07: 30ean EKPk (Euskal Kirol Portuak) Hondarribian dituen instalazioetatik aterako baitira EKP ainguratutako ontzitik arrantza lehiaketan parte hartuko dutenak. Hondarribiko Klub Nautikoak Ficobak bultzatutako Ababor azokarekin elkarlanean antolatu duen lehiaketa honetan 24 ontzi inguruk parte hartuko dute.

10: 30ean, gurutzontzi itsasaldiaren txanda izango da. 40 itsasontzi inguru abiatuko dira Donibane Lohizunerantz, 4 milia egin eta 13: 30ak aldera portura itzultzeko.

Elkarrekin Ababor jarduerak Optimartxoa  Aecio Euskadi Optimist Saria bela estropadarekin osatuko dira, Hondarribiko Klub Nautikoaren bela eskolan egingo dena, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Euskadiko Bela Federazioarekin, Gipuzkoako Bela Federazioarekin, Euskal Kirol Portuekin (EKP), Hondarribiko Udalarekin eta Ababor azokarekin lankidetzan.

Larunbatean eta igandean ospatuko den estropada honetan, 16 urtez azpiko, 13 urtez azpiko eta 11 urtez azpiko Optimist klaseetako 50 ontzi inguruk parte hartuko dute, Donostiako Klub Nautikotik, Gasteizko Klub Nautikotik eta Hondarribiko Klub Nautikotik datozenak.

Larunbateko ekitaldiei amaiera emateko, 14: 00ak aldera luntxa egingo da Hondarribiko San Pedro Arrantzaleen Kofradiarekin elkarlanean.

Ababor azoka nautikoa
Eta Hondarribiko portutik Ficobako portu estalira eramango da jarduera, bertan egingo baita apirilaren 1etik 3ra Ababor, Euskadiko lehen azoka nautikoa.

Hiru egun horietan, erakustazokako hiru pabilioiak, hitzaldiak eta mahai-inguruak hartuko dituen erakusketa eskaintza baten bidez, nautika eta uretako jarduerak gustuko dituzten pertsonek eta aisialdi eta bizitza modu horretan interesa duten guztiek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte produktuak, zerbitzuak eta esperientziak.
www.ababor.eus / www.cnh-hib.org