- Ibilgailu Jasangarrien Azoka Ficoban ospatuko da asteburu honetan
- Sarrera eta aparkalekua doakoak dira
Dena prest dago Ficobako pabiloiek Ekodrive Gipuzkoako Ibilgailu Jasangarrien Azokaren edizio berri bat hartzeko, zeina aurrez aurreko formatura itzuli baita 2020an birtualki egin ondoren.
Ostiraletik igandera bitartean Ficobara hurbiltzen diren pertsonek energetikoki eraginkorrak diren autoen eskaintza zabala izango dute zain: auto elektrikoak, energia berriek bultzatutakoak edo hibridoak.
pabiloian egongo da erakusketa bera, eta bertan marka nagusien azken modeloak ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Energetikoki eraginkorra den ibilgailu bat erosi nahi dutenek, Ficobako 3. pabiloian, Cero eta Eco etiketa duten autoak aurkituko dituzte.
Eta ibilgailu jasangarri bat gidatzen esperimentatu nahi duten guztiek barne zirkuitu batean autoak probatzeko aukera izango dute.
Eta, jakina, ibilgailu elektriko edo hibrido entxufagarrian doazenek mennek-konektorea duen kargagailu bat izango dute eskura Ficobako lurpeko aparkalekuan.
Ekodrive ostiral honetan hasiko da 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean eta igandean 10: 00etatik 20:00etara. Azokarako sarrera eta aparkalekua doakoak dira. Gainera, Ekodrivera hurbiltzen direnek bi patinete elektrikoren zozketan parte hartuko dute.
https://ekodrive.eus