
- This event has passed.
MERKATARITZA ELEKTRONIKO ETA BANKU ZERBITZUEN INGURUKO JARDUNALDIA
7.02.2019
Irungo Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak, Kontsumobide laguntzarekin, informazio jardunaldi bat antolatu du, goiburuak aipatzen duen gaia lantzeko.
Jardunaldiak bi helburu izango ditu: batetik, kontsumo gaiei buruz informatzeko udal bulegoak biltzeko gune bat sortzea, ukitzen dituzten gaien inguruko esperientzia, prozedura, beharrizan eta ikuspuntuak trukatzeko; eta, bestetik, kontsumitzaileekiko eguneroko harremanetarako tresna eraginkorrak ematea parte hartzaileei, gai berriez (merkataritza elektronikoaz, hipoteken gaineko erreklamazioez eta abarrez) aritzeko.
Hartzaileak: Kontsumo gaietan eskumena duten administrazio publikoetako langileak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babesteaz arduratzen diren elkarteetako kideak eta, oro har, interesa duen oro.
Toki kop: 50
Lekua: Bidasoako erakustazoka – Ficoba (Iparralde Hiribidea, 43, Irun)
Iraupena: 5 ordu
Dohainik.
Izena ematea hemen klikatuz eta epemuga: 2019ko otsailaren 3a
