
Foroa: Lurralde funtzionalaren bila landa-eremuko europako tresnen analisi konparatiboa
16.12.2026 | 9:45 am - 1:30 pm
Zein aukera eta muga eskaintzen dizkigute, landa-eremuaren baitan, Europatik datozen tresnek klima-larrialdiari aurre egiteko? Nolako harreman, gaitasun eta elkarlan behar ditugu, egun, landa-eremuak klima-larrialdiarekin lotutako erronkei erantzuteko? Galdera potolo bi horiei eutsiko die Eusko Ikaskuntzak abenduaren 16an antolatu duen Foroan.
Foro esperimental honek euskal lurraldeetako landa-eremuko argazki bateratua lortu nahi du. Lurralde bakoitzeko errealitatetik hasita, partekatzen ditugun erronkak elkarrekin pentsatzeko aukerak eskaini nahi du Foroak.
Informazio gehiago HEMEN
