
Raid Solidarioa – Twing Raid 2027
23.02.2027
2027ko otsailaren 23an, FICOBA Twing Raid abentura solidarioaren abiapuntua izango da berriro. Hamar eguneko abentura solidario horretan 900 parte-hartzaile inguruk, 450 ibilgailutan banatuta, 4.000 kilometro inguru egingo dituzte Marrakexera iritsi arte.
Konpromiso soziala da ekimen honen zutabeetako bat. Restos du Cœur erakundearekin lankidetzan, kalteberatasun egoeran dauden pertsonentzako 2.000 kilo elikagai eta higiene produktu inguru biltzea aurreikusten da.
Ekintza solidarioak Marokon jarraituko du, hainbat eskualdetako ikastetxeetan eskola-materiala emanez. Ekarpen horri esker, 350 ikaslek baino gehiagok funtsezko baliabideak izango dituzte beren prestakuntzarekin jarraitzeko.
Informazio gehiago HEMEN
