- 121.000 pertsonak parte hartu dute industria, gastronomia eta aisia uztartu dituen programazioan
Ficobak jardueraren lehen seihilekoa amaitu du, lurraldearen dinamizatzaile ekonomiko, sozial eta kultural gisa funtsezko eginkizuna duela berresten duten zifrekin. Urtarriletik ekainera, ehun ekitaldi baino gehiagok azoka barrutia topagune bihurtu dute hain desberdinak diren ekologia, soldadura, lanbide-heziketa edo nautika bezalako sektoreentzat.
Urtea indartsu hasi zen Burger Fest (urtarrilak 30 – otsailak 9) azokarekin, zeinak 30.000 bisitari inguru erakarri zituen, beraz, arrakasta sendotu du eta udako bigarren ediziorako (abuztuak 1 – abuztuak 15) bidea erraztu du.
Beste mugarri bat Twing Raid (otsailak 25) izan zen, bigarren urtez jarraian ehunka auto solidario bildu zituena Marokora joateko, etengabe hazten ari den ekitaldia delarik.
Arlo profesionalean eta azoka kontuetan, Ficobak arrakastaz aurrera eraman zuen Unire azokaren bigarren edizioa, soldadura eta lotura teknologien azoka (martxoak 18-19), enpresen aldetik %88ko fidelizazio tasarekin. Bestalde, Ababor, Euskadiko azoka nautikoak (martxoak 28-30) 4.000 bisitari baino gehiago bildu zituen, horietatik %20 Frantziatik etorritakoak.
Katuen Nazioarteko Erakusketak (apirilak 5-6) eta Txakurren Nazioarteko Erakusketak (apirilak 26-27) ere mugarri izan ziren, bereziki txakurrenak, iraupena bi egunetara luzatzea arrakastaz lortu baitzuen.
Maiatzean, hezkuntzaren eta prestakuntzaren alorrean hitzordu garrantzitsuen eszenatokia izan zen Ficoba: HABE azterketaldia (maiatzak 8-10) eta Eusko Skills (maiatzak 13-15), Lanbide Heziketako “olinpiadak”, 30 espezialitate ordezkatuta, azoka barrutia gazteen talentuaren benetako erakusleiho bihurtuz.
Eta ekainean, Bioterraren (ekainak 6-8) XXII. edizioaren txanda iritsi zen, Euskadiko eko azoka, produktu ekologikoetan, bio-eraikuntzan, energia berriztagarrietan eta kontsumo arduratsuan erreferentea.
Bigarren seihilekoan agenda beteta
Ficobak ez du erritmoa jaitsiko 2025eko bigarren erdian, hainbat ekitaldi baititu jada antolatuta: udako Burger Fest, SIFRAren 75. urteurrena, Gipuzkoako Outlet Azoka, Antzinako Objektu, bilduma eta Vintage azoka eta Gureak-en 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia, 4.000 pertsona inguru bilduko duena; antolakuntzarentzat benetako erronka.
Gainera, hitzordu profesional eta espezializatuak nabarmentzen dira, hala nola 5. Gipuzkoa IndustrySec, Zibersegurtasun Industrialeko Gipuzkoako Ziur Zentroak antolatua, Mugaz gaindiko Enplegu Azoka, Nextcare, Transis Lab, landa-eremuetako bizitza luzerari buruzko berrikuntza sozialeko mugaz gaindiko Living Lab, eta Ficoauto aukerako ibilgailuen azoka.
Joera berri eta esperientzia berezietarako lekua ere egongo da, hala nola Be Veggie Jaialdi Beganoa, seigarren edizioa betetzen duena edo Beldurrezko Pasartea.
Gero eta egutegi zabalagoarekin, Ficoba, penintsulako iparraldeko azoka barruti moldakor eta aktiboenetako bat da.
Ekitaldi garrantzitsuen egutegia (egun baieztatuta daudenak)
- Udako Burguer Fest. Abustuak1 – 15
- Gora zirkua. Abuztuak 22 – 31
- SIFRA, 75. urteurrena. Irailak 11
- Aurrera: enpresen arteko mugaz gaindiko topaketa. Irailak 11
- Gipuzkoako Outlet azoka: irailak 26-27-28
- HABE azterketaldia. Urriak 2-4
- Gipuzkoa IndustrySec 2025, 5. edizioa. Urriak 9
- IX. Tarta-panpinak, ezkongaien azoka. Urriak 18-19
- Ikasenpresa Kongresua. Urriak 21
- Mugaz gaindiko Enplegu azoka. Urriak 23
- Antigoaleko gauzak, bildumazaletasuna eta vintage azoka. Urriak 25-26
- Gureak-en 50. urteurrena. Urriak 31
- Metrex Autumn Conference. Azaroak 5-6-7
- Azterketa nautikoak. Azaroak 6
- XXI Arinduz Jaurdunaldia. Azaroak 7
- Beldurrezko Pasartea. Azaroak 8
- XIII Ficoauto, aukerako ibilgailuen azoka. Azaroak 14-15-16
- Nextcare III. Topaketa. Azaroak 19
- Transis Lab. Azaroak 20-21
- Bai Euskarari Foroa. Azaroak 20
- Be Veggie VI. Jaialdi Beganoa. Abenduak 6-7-8
www.ficoba.org