Maiatzaren 15etik 25era, Ficoba Euskaraldiarekin bat! Euskararekiko konpromisoa berretsi nahi dugu, Iparralde eta Hegoalde lotzen dituen gune estrategikotik.
Herritar guztiak izena ematera animatu nahi ditugu ekimena eta euskara denon artean bultzatzeko.
Ficoba Euskaraldiarekin bat! Eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa berresteko helburuarekin. Irunen kokatua, Donostia eta Baiona lotzen dituen eurohiriburuaren bihotzean, Ficoba Iparralde eta Hegoaldearen arteko elkargune estrategikoa da. Hain zuzen ere, kokapen honek euskara biziberritzeko zubi-lan eraginkorra egiteko aukera ematen digu.
Euskaraldia hizkuntza-ohiturak aldatzea helburu duen ekimen soziala da. Bere helburua da euskaraz ulertzen eta/edo hitz egiten duten pertsonen arteko elkarrizketetan euskararen erabilera areagotzea. Horretarako, parte-hartzaileek bi roletako bat aukeratu behar dute:
- Ahobizi: ulertzen duten guztiekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen du.
- Belarriprest: besteei euskaraz hitz egiteko gonbita egiten die, nahiz eta berak gehien bat edo noizbehinka erdaraz erantzun.
Ekimena maiatzaren 15etik 25era burutuko da, eta parte hartzeko izen-ematea zabalik dago euskaraldia.eus webgunean.
Ficobak Euskaraldia ekimenarekin bat egin duen heinean, herritarrei, enpresei eta erakundeei dei egin nahi diegu ekimen honetan parte hartzera anima daitezen. Gure jardunaren bidez milaka lagun elkartzen dira, eta honek aukera ematen digu euskararen erabileran positiboki eragiteko. Gainera, Ficobako balioen artean hiru hizkuntzen erabilera normalizatua dugu, ingurunearekiko lankidetza eta tokiko garapenaren aldeko apustua egiten dugulako. Izan ere, mugan kokatuta gaudenez geroztik, euskarak Iparralde eta Hegoalderen topagune izaten laguntzen digu.
Gure jardueren berri izan nahi baduzu, begiratu egitaraua edo ezagutu gure proiektu eta balioak.