• Milaka lagun bertaratu dira La Burger Fest jaialdira bere lehen asteburuan

  • Hanburgesa jaialdi gozoena Irunera iritsi da 12 food truck eta 20 hanburgesa ezberdin baino gehiagorekin

Ficoban hasiera ezin hobea eman diogu 2025ari La Burger Fest ekitaldiarekin. Jaialdi gastronomiko hau Estatuko beste hiri batzuetan ere izan da, Logroñon eta Leonen, esaterako, eta arrakasta handia izan du. Irun ez da gutxiagorako izaten ari, eta urtarrilaren 30ean inauguratu zenetik, milaka pertsona igaro dira gure 3. Pabiloitik, espektatibak gaindituz eta antolatzaileen eta Ficoba Fundazioaren gogobetetasuna soberan betez. Mugaren bi aldeetako milaka kuadrilla, bikote eta familiek jaialdiko 12 food truck-etan aukeratzeko ditugun 20 hanburgesa desberdin baino gehiago dastatu dituzte dagoeneko. Horien artean, Vulcano Grillen “La Goxa” hanburgesako Rekarte Haragiak eta Mugarrieta Ganadutegiko bertako produktua nabarmentzen da.

Ficoba, ekitaldi handietarako agertoki paregabea

La Burger Fest guztiontzako plan ezin hobea da, kalitate goreneko produktuen aukera zabala baitugu ekitaldian. Horri esker, parte-hartzaileen gustu eta espektatiba guztiak ase daitezke. Hanburgesez gain, glutenik gabeko kroketa postua eta cheesecake tradizionala saltzen duen furgoneta ere badaude. Food truck-ek eta hainbeste burger desberdin dastatzeko aukerak zapore eta testura festa bihurtzen dute ekitaldi hau. Era berean, La Burger Fest-ek tokiko influencer-ekin duen lankidetza azpimarratu nahi dugu, hala nola, @maikanfood, @nosotros, @sansebastianfoodies eta @uruneabaserria. “Foodie” hauen parte-hartzeak gure inguruko publikoarekin are gehiago konektatzea ahalbidetzen du.

Honek guztiak Irun eta Gipuzkoa funtsezko lekuak direla erakusten du, milaka pertsona mugitzen dituztenak. Beraz, Ficoba eszenatoki ezin hobea da ekitaldi handietarako, bere azpiegiturei, aldakortasunari eta garraio publiko zein pribaturako sarbide errazari esker.

 

Información práctica

Otsailaren 9ra arte, igandera arte, izango da jaialdia, eta guztira 11 egun iraungo du. Gogorarazi nahi dugu aste barruko ordutegia 19:00tik 00:00ra dela, ostiral eta larunbatean 13:00tik 00:00ra eta igandean 13:00tik 18:00ra. Gainera, La Burger Fest-eko sarrera doakoa da. Euskotrenen erraz beratara daiteke, Ficoba-Irun geltokira iritsiz, edo autoz, Ficobako doako aparkalekua erabiliz.