
- This event has passed.
MERKALAN, V. enplegu eta prestakuntza Azoka
2.10.2024
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Merkalanen V. enplegu eta prestakuntza Azoka antolatu du. Topagune honetan, sektore publiko eta pribatuetako enpresek eta lan-aukerak lortzeko, enplegua hobetzeko eta prestakuntza-eskaintza ezagutzeko interesa duten enplegu-eskatzaileek harremanetarako aukera izango dute.
Aurten, “Balioak eta etorkizuna dituzten enplegua eta enpresak – Enpresak helburuekin, pertsonak gaitasunekin: enpresa- eta lanbide-arrakastaranzko bidea” goiburuarekin, alde batetik enpresei pertsonak kontratatzeko hautaketa-prozesua erraztea du helburu, eta bestetik, enplegu-eskatzaileei enplegua bilatzen eta hobetzen ahalbidetzea.
Berriro ere aurrez aurre ikusteko aukera izango dugu. Urriaren 2an izango gaituzu zain, FICOBAn, Gipuzkoako Erakustazokan. Ez ezazu galdu 100 bat enpresa eta erakunderen parte-hartzea, non 1.000 bat lanpostu eskainiko diren.
Informazio gehiago HEMEN
