
- This event has passed.
Eusko Ikaskuntza – Bateratze foroa: Euskal Hezkuntza Sistema. Etorkizuna elkarrekin lantzen
15.06.2024 | 9:00 am - 2:00 pm
Ekainaren 15ean burutuko den bateratze-foroan, herri ikuspegi batetik hezkuntza sistemari begiratzen dion ekimena mugarri nagusiaren atarian kokatuko da; Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua.
Bateratze-foro honetan irakurketa eta proposamen bateratuak bilatuko dira. Begirada komun batetik eta lurraldetasunean oinarritutako ariketa burutzeko, lanabes hauek eskainiko ditugu: Orain arte prozesuan zehar jasotako gakoak, etapa guztiek lotzen dituzten lehentasunak eta erantzun beharrekoak; Euskal Herriko hezkuntza sistema bakoitzaren ezaugarriak eta lurralde bakoitzaren errealitatera hurbilketa deskriptiboa.
