(Irun, 2024ko urtarrilak 30). Gaur goizean egin da Ficoba fundazioaren patronatuko 2024ko lehen bilera. Hitzordu bereziki garrantzitsua izan da, aurreneko aldiz zuzendu duelako Cristina Laborda presidenteak, Irungo alkateak. Horrela, Gipuzkoako erakustazokaren patronatua emakume batek zuzendu du lehen aldiz.

Urte hasierako bileretako ohiko gaiak landu ditu patronatuak, hala nola 2024ko ekitaldiko aurrekontua onestea edota aurten Ficoban egingo diren jardueren egutegia onartzea.

Ekitaldi berriak

Datozen asteotan aurkeztuko da 2024ko Ficobako egutegia, baina nabarmentzekoa da, aurrekari gisa, otsailean azokan izango dugun jarduera handia, ekitaldi gehiago gehitu baitzaizkio ohiko plangintzari. Ekimen nabarmenen artean daude Gipuzkoako Turismo Industriaren I. Topaketa (otsailak 8), Direbus Errepide Bidezko Bidaiaren Garraioko ETEen III. Kongresu Nazionala (otsailak 22 eta 23), Irun Ekintzan sariak (otsailak 22) eta Twing Raid Solidarioa (otsailak 27). Azken hori Ficobatik abiatuko da, eta 200 parte-hartzailek 4.000 kilometro egingo dituzte Twingoetan Marrakexera iritsi arte, 10 eguneko bidaian.

Horrelako ekitaldien bidez, askotariko ekitaldiak antolatzearen eta ekimen garrantzitsuak sustatzearen aldeko konpromisoa berresten du Ficobak.

www.ficoba.org