- Sarrera eta aparkalekua doakoak dira bisita errazteko
“Los muñecos de la tarta” seigarren edizioa ospatuko du aurten, Gipuzkoako ezkongaien azokarik garrantzitsuena bilakatuta. Maitasunez pentsatutako eta antolatutako hitzordua, dagoeneko ezkontza data duten bikoteek edo ideiari bueltaka dabiltzanek horrelako ekitaldien azken joerak ezagutzeko aukera izan dezaten.
Azokarekiko interesa gero eta handiagoa da. Hala adierazten du 2021eko edizioan 20 erakusle izatetik 2022an 25 izatera igaro den erakusketarien kopuruak. Pandemiaren ondoren ezkontzak indartsu itzuli direla ere sumatzen da www.losmunecosdelata.es azokaren webgunearen bidez on line hitzordua erreserbatu duten bikoteen kopuruan. 200 bikotek baino gehiagok eman dute izena.
Aldez aurreko hitzordua enpresa erakusketarien proposamenak ezagutzeko modurik erosoena den arren, erreserbarik gabe azokara joaten diren bikote eta laguntzaileak ere ongi etorriak izango dira.
Ezkontza bat antolatzeak erabaki ugari hartzea eta hainbat profesional koordinatzea eskatzen du. Horregatik, bisita bakar batean guztion proposamenak eskuratzea da “Los muñecos de la tarta” programaren erakargarritasun nagusietako bat. Senargaien jantziak, emaztegaien jantziak, bitxigintza, argazkia, bideoa, fotomatoia, DJak, jatetxeak, bidaia-agentziak, ostatuak, edertasuna, elikadura… Bikoteek eta haien laguntzaileek proposamen erakargarriak aurkituko dituzte ideiak hartzeko edo zuzenean enpresa erakusketarien proposamenen artean aukeratzeko.
«Los muñecos de la tarta», estudio Gover Fotografía eta Papperino Izozki dendak antolatutako ekitaldia da. Bidasoako bi enpresa dira, eta esperientzia handia dute ezteien munduan.
Datu praktikoak
Urriaren 15ean eta 16an egingo da Ficoban, 11: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 20: 00etara. Sarrera eta aparkalekua doakoak dira.