• Bisitak % 40 gehitu dira 2022aren aldean
  • Eta gero eta pertsona gehiago etortzen dira txakurrekin. Aurten 175 txakur igaro dira Be Veggietik

(Irun, 2023ko azaroaren 11). Bizi-estilo beganoa, % 100 landarezkoa, animalien ustiapenik gabea eta ingurumenaren iraunkortasuna sustatzen duena, gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta gainerako biztanleengan interesa sortzen du.

Hala adierazi du abenduaren 8tik 10era Ficoban egin den Be Veggie jaialdi beganoaren bosgarren edizio honek, 7.000 bisita ingururekin itxi dena, 2022an baino % 40 gehiago.

Bisiten igoera aurreikusitako kalkuluen barruan sartzen zen, ez bakarrik jaialdiak aurten egun bat gehiago iraun duelako, baita enpresa erakusketarien gehikuntzagatik ere, edizio honek 70 stand lortu baititu, 2022an baino % 30 gehiago.

Pertsona beganoak, flexibeganoak, barazkijaleak edo kontsumitzeko eta bizitzeko modu berriak aztertzen ari direnak Ficobara hurbildu dira asteburu honetan. Gehienak Gipuzkoatik datoz, Donostialdea, Bidasoaldea eta Oarsoaldetik. Aipatzekoa da, halaber, bisitarien ia % 8 frantziarrak izan direla.

Eta txakurrak ongi etorriak diren ekitaldia izanik, esan beharra dago gonbidapena Be Veggie bisitatzen duten pertsonen artean zabaltzen dela. Aurten 100 txakur izatetik 175 izatera igaro da, hau da, % 75eko igoera izan da.

Aipatzekoa da, halaber, Be Veggieren programako 30 jarduera paralelok izan duten jarraipen zabala. Jaialdia bisitatu dutenek hitzaldi, mahai-inguru, showcooking edo tailerretan parte hartzeko aprobetxatu dute. Eta zuzeneko musikarekin eta food trucken proposamen gastronomikoarekin gozatu dute.

Bisitariak eta erakusketariak pozik

Egia esan, Be Veggiek aho zapore bikaina utzi du bai enpresa erakusketarien artean, bai jaialdian parte hartu duten pertsonen artean. Enpresen % 75 pozik edo oso pozik agertu dira ekitaldia nola joan den ikusita, eta % 87k adierazi dute Be Veggieren hurrengo ediziora itzultzeko interesa dutela. Bestalde, bisitarien % 85 baino gehiago pozik edo oso pozik agertu dira.

Be Veggiek agur esango du datorren urtera arte eta amaiera emango dio 2023ko Ficobako azoka, kongresu eta ekitaldi handien denboraldiari.

Jarraiguzu hauetan:

IG beveggie.ficoba

Tik Tok: @festivalbeveggie

https://www.facebook.com/beveggie

Informazio gehiago: www.beveggie.eus