Aire zabalaz gozatzera gonbidatzen zuen eguraldi ona gorabehera, Ficobak asteburu honetarako egin dituen bi proposamenek izan dute publikoaren interesa.

Harri-Orri-Ar  handmade  jaialdiak 4.300 lagunen bisita izan du. Aurten handiagotu da bisitarien jatorri geografikoa. Nagusiki, Frantziatik etorri direnak %12 inguru izan dira.

Bestalde, azpimarratzekoa da Nafarroatik (%8) eta Bizkaiatik (%8) etorri direnak. Soriatik, Tarragonatik,… ere etorri izan dira. Gehienak etorri dira Harri-Orri-Ar jaialdiak izan dituen enbaxadoreen kartelak erakarrita. @itzidreams, @samigarra, @steffido e @ladyselva enbaxadoreek eman dituzte beraien masterclass arrakastatsuak.

Harri-Orri-Ar jaialdiaren hirugarren edizioa Ficoban egin da urriaren 11tik 13ra. 30 erakusketarik hartu dute parte eta 70 tailer baino gehiago proposatu dira.

Eskulanen jaialdia ez da izan Ficobara hurbiltzeko izan den arrazoi bakarra. Larunbatean eta igandean izan da “Los muñecos de la tarta” ezkongaien azokaren laugarren edizioa. Berriro ere, azokak erantzun aparta izan du 2020an eta 2021ean ezkonduko diren bikoteen aldetik.

200 bikote baino gehiagok izan dute lehen eskutik ezkontzarako beharko dituzten zerbitzu eta produktuen berri: ezkontideentzako moda, bitxiak, edertasuna, oinetakoak, argazkilaritza, jatetxeak, lore dendak, DJak, bidaiak, autobusak, ezkontzaren ondokoarentzako proposamenak, animazioa eta ekitaldiak, bideoa…

Bestalde, erakusketariek garrantzia eman diote publikoari, ezkontzarako data finkatua duten,  zerbitzuak kontratatzera etorri diren eta egun horretarako behar duten guztia erostera  etorri diren bikoteei.

www.harri-orri-ar.com

 

www.losmunecosdelatarta.com