Garagardozaleak puntual agertu dira berriro ere urtero Ficoban artisau garagardoarekin duten hitzordura. 3.000 lagun izan dira Bask’n Brew Beer Festival azokaren hirugarren edizioan, ostiral eta larunbatean, Ficoban, eta, haien artean, frantses zaleak nabarmendu dira, parte hartzaileen % 20 egin baitute.

Bertako, Espainiako eta nazioarteko hogei garagardogilek Ficobara ekarri dituzten ehun artisau garagardo baino gehiago dastatu ahal izan dituzte, eta, azokaren osagarri, kalitateko eskaintza egin duten foodtruck hautatuak eta Landerground eta Revolutionary Brothers disko jartzaileen animazio musikala izan dituzte.

http://www.basknbrew.beer/