Geratzera etorri da Ekodrive. Hau da Ibilgailu Jasangarriaren Azokaren lehenengo edizioaren balantzea. Asteburuan, 3.000 lagun inguruk bisitatu dute azoka Ficoban. Kalitateko jendea, erakusketarien hitzetan. Horrelako hitzorduek nolako garrantzia duten nabarmendu dute; izan ere, gasolinazko eta gasoliozko ohikoekin alderatuta horrelako ibilgailuek dituzten abantailak, nola erabiltzen diren eta azpiegituraren eboluzioa kontsumitzaileei ezagutzera emateko aukera izaten da.

Era berean, erakusketariak pozik agertu dira egin dituzten salmenta eta harremanekin.

Bestalde, bisitariek oso balorazio ona egin dute azokaz. % 85 aldeko iritziak izan dira, eta, gainera, agerian jartzen da ibilgailu jasangarriaren azoka honek duen potentzialtasuna. Bereziki ondo baloratu dute Ficobako kanpoaldean jarritako zirkuitua. Bertan, auto elektrikoak, hibridoak eta gas bidezkoak probatu ahal izan dituzte bisitariek.