⦁ Berrogeita hamar oparitik gora: itsas bidaia bat Mediterraneoan barrena, eguberrietako sortak orduro, Eguberrietako saskiak eta opari-txekeak
⦁ Azokarekin batera, Irungo Artisautza Erakusketaren IX. edizioa egingo da, Gabiltza elkarteak antolatuta.
⦁ Abenduaren 6tik 9ra egingo da azoka Ficoban

(Irun, 2018ko abenduaren 3a). Abenduko zubiak Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka esan nahi du; aurten, dagoeneko, hamahirugarren edizioa du. Gipuzkoako erakustazoka prestatzen ari da milaka bisitari hartzeko; izan ere, erosketak egiteko aukera izango da 100 erakusketari baino gehiagoren standetan.

Bisitariek, beti bezala, proposamen askotarikoa aurkituko dute Ficoban abenduaren 6tik 9ra: elikagaien eta gastronomiako produktuen eskaintza, food-truck direlakoak barne; estetika; dekorazioa; turismoa; moda eta osagarriak; etxea; kirol-arropa; oinetakoak; jostailuak; aisialdia; denbora librea eta zerbitzuak. Horrek guztiak leku egokia bihurtzen du Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka eguberrietako erosketak aurreratzen joateko edo egun bat familian igarotzeko gastronomia- eta jarduera-eskaintza gozatuz.

Beste erakargarri bat ere badu azokak; izan ere, hurbileneko merkataritza ere eskaintzen dio bisitariari, baina horretaz gainera, beste autonomia-erkidego batzuetatik ere etoriko dira erakusketariak Ficobara bere gastronomia- eta turismo-eskaintza ezagutzera ematera.

Jarduera-programa

Jardueren atalean, proposamen ugari aurkeztuko dituzte bai Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak berak bai Gabiltza elkarteak (aurten Irungo Artisautza Erakusketaren IX. Edizioa egingo du), eta baita Elkartuz elkartasun-guneko elkarteek ere.

Asteburu osoan banatuta egingo dira jarduerak. Egunero magia-ikuskizunak egingo dira haur eta gazteentzat. Eta aurten, berritasun gisa, Topic Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa izango da azokan, eta txotxongiloa egiten eta bizia ematen irakatsiko diete umeei.

Edizio honetan, Gabiltza Artisau Elkarteak zabaldu egin du bere jarduera-proposamena, dokumental batzuen bidez bisitariei Gipuzkoako artisautza ezagutzera emateko. Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarte eta artisau batzuekin batera editatutako pieza batzuk dira, eta uztarriak, abarkak, saskigintza, aizkorak eta abar hartzen ditu gaitzat.

Bestalde, Gabiltza elkarteak mahai-joko didaktikoak eta ludikoak eskainiko ditu bere gunean, hala nola, eraikuntza-mahaia, taula-jokoen eta bakar-jokoen mahaia, zubiaren mahaia eta beste bat orekarena. Joko erraldoiak ere ekarriko dituzte Ficobara, hala nola esku irmoa, arrantzaren jokoa, txapa-zirkuitua eta minigolfa.

Eta, azkenik, “Berrerabiliz” erakusketa. Horretan, berrerabilpena bultzatzen da, modurik errazena eta garbiena delako zokoratutako, abandonatutako edo balio ez duten materialak aprobetxatzeko eta bizi berri bat emateko, ez baitute prozesu industrialik behar berriz erabiltzeko.

Jakina, puzgarriak ere egongo dira, eta egur-jokoak eta antzara-jokoa.

Aurten, hauek izango dira azokari elkartasun-perfila emango diotenak: Minbiziaren Aurkako Elkartea, Chernobil Elkartea, DYA Gipuzkoa, Faros-Itsasargiak Euskadi, Kaleko Elkartasun Kultur Elkartea, ACPP- Bakerako Batzarra eta Zahartzeko Ekintzailetza Integralaren Elkartea. Azkeneko horrek ‘Migrar e inclusión para envejecer con calidad de vida en el país de acogida’ izenburukoa eskainiko du.

Opari-jasa

Azoka egingo den lau egunetan, berrogeita hamar oparitik gora zozkatuko dira: itsas bidaia bat Mediterraneoan barrena, 100 euroko txekeak, Eguberrietako saskiak edo eguberrietako produktu-sortak.

Datu praktikoak

  • Abenduaren 6tik 9ra, Ficoban.
  • Ostegun, ostiral eta igandean: 11:00etatik 20:00etara
  • Larunbatetan: 11:00etatik 21:00etara
  • Sarrera: 3€. 12 urte arteko umeek, dohain.
  • Parkinga dohain.

Abenduaren 5ean, ostegunean, 11:30ean egingo da Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren inaugurazio ofiziala.
http://expo.ficoba.org