(Irun, 2018ko abenduak 10) Atzo, igandearekin, Euskal Kostaldeko Gabonetako XIII. Azoka amaitu zen. Ficoban izan da Azoka,eta, zubi osoan, 17.000 bat lagunek bisitatu dute, joan den urtean baino batzuen batzuek gutxiagok, 18.000 bisitari izan baitziren iaz.

Aisia emateko gero eta proposamen gehiago antolatzen dira egun hauetan Gipuzkoan zein Iparraldean, baina Azokaren aurtengo edizioak emaitza onak ematea lortu da, nahiz eta lehia handiagoa izan.

Alde horretatik, egun hauetako eskaintzaren hazkundea bisitarien jatorrian ere nabaritu da:oraindik ere, Gipuzkoa osoko eta lurralde mugakideetako bisitariak erakartzeko ahalmena du Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokak, baina, edonola ere, inguruko eskualdeetako bisitarien pisuak gora egin duela ikusi da.

Beste urte batez, aipatzekoa da zer-nolako erantzun ona eman dieten bisitariek Gabonetako Azokak iraun duen lau egunetan antolatutako jarduera paraleloei.