{"id":30077,"date":"2026-06-01T13:30:44","date_gmt":"2026-06-01T11:30:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ficoba.org\/?p=30077"},"modified":"2026-06-01T13:30:44","modified_gmt":"2026-06-01T11:30:44","slug":"bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/","title":{"rendered":"Bioterrak  bizimodu  jasangarri  eta  osasungarriaren  aldeko  apustua  egin  du  berriro  ere  23.  edizioan"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>120  enpresa  erakusle  bertaratuko  dira  Bioterra  2026n<\/strong><\/li>\n<li><strong>Azokak  jasangarritasunari,  osasunari,  elikadura  ekologikoari  eta  ongizateari  lotutako  50  aktibitate  baino  gehiago  edukiko  ditu<\/strong><\/li>\n<li><strong>Aurten,  iazko  edizioan  arrakasta  handia  izan  ondoren,  olio  ekologikoaren  dastaketa  errepikatuko  da,  eta  gazta  dastaketa  ere  egingo  da<\/strong><\/li>\n<li><strong>Behin  ere,  Bioterrak  inspirazioa  eta  erabilgarritasuna  uztartuko  ditu  aurten:<\/strong> <strong>Bioterran  eguneroko  bizitzan  erabil  daitezkeen  ideia,  tresna  eta  ohitura  berriak  aurkitu  ahalko  ditugu,  hala  nola  elikadura,  autozaintza,  etxebizitza  osasungarria  eta  etxeko  jasangarritasuna.  <\/strong><\/li>\n<li><strong>Euskadiko  azoka  ekologikoa  ekainaren  5etik  7ra  izango  da,  Ficoban;  sarrera  doakoa  izango  da,  eta  publiko  guztientzako  programa  edukiko  du<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Bioterra  Euskadiko  azoka  ekologikoaren  beste  edizio  bat  egingo  da  ekainaren  5etik  7ra.  Aurten  ere  topagunea  izango  da  bizimodu  ezberdin  baten  alde  egin  nahi  duten  pertsonentzat;  bizimodu  ekologikoagoa,  kontzienteagoa  eta  planetarekiko  adeitsuagoa,  hain  zuzen  ere.<\/p>\n<p>Azokak  bi  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbidea  du,  eta  hasiera-hasieratik  lagundu  du  ekoizteko,  kontsumitzeko  eta  bizitzeko  modua  eraldatzeko  konpromisoa  duen  komunitate  gero  eta  zabalago  baten  bilakaeran.  2026an,  Bioterrak  beste  urrats  bat  egin  du,  eta  bizimodu  jasangarri  eta  osasuntsurako  espazio  gisa  finkatu  da.  Hala,  modu  koherentean  uztartu  ditu  jasangarritasuna,  osasuna,  ongizatea  eta  ingurumenarekiko  kontzientzia.<\/p>\n<p>&#8220;Irauten  duena  zaintzen  dugu&#8221;  lelopean,  aurtengo  edizioak  etapa  berri  bati  emango  dio  hasiera.  Bioterrak  etorkizunaren  benetako  oinarrian  jartzen  du  arreta:  \u00a0elikadura  ekologikoan,  pertsonetan,  harremanetan  eta  jakintzan;  horiek  baitira  komunitate  indartsuagoak  eta  kontzienteagoak  eraikitzeko  euskarriak.<\/p>\n<p>Ikuspegi  berri  honek,  ordea,  ez  ditu  azokaren  aurreko  oinarriak  ordezkatzen  (nekazaritza  ekologikoa,  bioeraikuntza,  kontsumo  arduratsua  eta  ingurumenarekiko  errespetua).  Aitzitik,  oinarri  horiek  sakontzen  ditu,  ongizatearen  eta  bizi  kalitatearen  arloak  txertatzen  baititu  azokaren  eremu  guztietan;  \u00a0hots,  elikadura,  etxebizitza,  energia,  kosmetika  eta  eraikuntzan.<\/p>\n<p><strong>Azoka  bat,  proposamen  ugari<\/strong><\/p>\n<p>Aurten,  120  enpresa  inguru  egongo  dira  Bioterran,  beren  produktu  edota  zerbitzuak  erakusteko.  Arlo  askotarikoak  izango  dira:  elikadura  organikoa,  energia  berriztagarriak,  kosmetika  naturala,  moda  jasangarria,  bioerakuntza  eta  kontsumo  arduratsua,  besteak  beste.<\/p>\n<p>Bioterrak,  beste  behin  ere,  autonomia  erkidego  guztietako  enpresak  erakartzeko  gai  dela  erakutsi  du.  %\u00a052,5  Euskadi  eta  Nafarrokoak  dira;  eta  gainerako  %\u00a047,5  artean,  Andaluziako,  Kataluniako  eta  Madrilgo  enpresen  parte-hartzea  nabarmendu  dezakegu  (erkidego  bakoitzak  guztizkoaren  %\u00a08  inguru  osatzen  du).<\/p>\n<p>Azokak,  gainera,  jarduera  programa  handia  edukiko  du,  hiru  arlo  tematikotan  banatuta:  Amalurra,  Sukaldean  eta  Eskuz  Faktoria.<\/p>\n<p><strong>Amalurra:<\/strong> <strong>ongizatea,  osasuna  eta  bizi-kalitatea<\/strong><\/p>\n<ol>\n<li>pabiloian  Amalurra  gunea  egongo  da,  ongizatera  eta  osasun  integralera  dedikatutako  espazioa.  Bertan,  arreta  berezia  jarriko  da  bizitzaren  hainbat  etapatan,  non  ongizateak  presentzia  handiagoa  hartzen  baitu;  hala,  askotariko  gaiak  landuko  dira:  osasun  integrala,  elikadura  kontzientea,  zahartze  aktiboa,  bizitza-luzera  eta  oreka  emozionala,  besteak  beste.  Edukien,  aktibitateen  eta  esperientzien  bidez,  Bioterrak  hainbat  proposamen  eskaintzen  ditu,  bizitzaren  etapa  aurreratuetako  zaintza  pertsonala  eta  ingurumenarekiko  errespetua  lotzeko,  eta,  horrela,  bizimodu  osoagoa,  autonomoagoa  eta  osasungarriagoa  sustatzeko.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Proposamenen  artean,  Adinberri  fundazioaren  parte-hartzea  nabarmendu  dezakegu.  Gipuzkoako  Foru  Aldundiko  erakunde  horrek  zaharkitzearen  inguruko  berrikuntza  hartzen  du  ardatz  gisa,  eta  bizi-kalitateari,  autonomiari  eta  gizarte-kohesioari  buruzko  topaketak  eta  elkarrizketak  antolatuko  ditu.<\/p>\n<p>Programazioak  jarduera  praktikoak,  dibulgaziozko  aktibitateak,  ariketa  fisikoa,  elikadura,  estimulazio  kognitiboa  eta  <em>mindfulness<\/em>-a  uztartuko  ditu.<\/p>\n<p>Amalurrako  giroa  osatzeko,  autozaintzari,  ahoko  osasunari,  elikadura  naturalari,  etxebizitza  osasungarriari  eta  elementu  toxikoen  murrizketari  buruzko  hitzaldiak  egingo  dira.  Horrekin  batera,  eraikuntza  jasangarriarekin,  adin  handiko  pertsonentzako  <em>cohousing<\/em>-arekin  eta  agroekologiarekin  lotutako  gaiak  jorratuko  dira.<\/p>\n<p>Eta,  azkenik,  &#8220;<em>Hope!  Estamos  a  tiempo<\/em>&#8221;  dokuseriearen  hainbat  kapitulu  proiektatuko  dira,  ingurumen-erronkei  aurre  egiteko  benetako  konponbideetan  zentratutakoak.  Istorio  inspiratzaileen  eta  adituen  testigantzen  bidez,  serieak  ikuspegi  esperantzagarri  baina  praktikoa  eskaintzen  du:  \u00a0diskurtso  katastrofistaren  aurrean,  oraindik  ere  egoerarik  txarrenak  ekiditeko  eta  etorkizun  jasangarria  eraikitzeko  aukera  dugula  proposatzen  du.<\/p>\n<p>Sei  kapitulu  dira  guztira;  horietatik  hiru  eman  dira  Bioterrako  aurreko  edizioetan  jada.  Orain  beste  hiru  kapituluak  emango  dira,  eta,  horien  jarraian,  mahai-inguruak  egingo  dira.<strong>  \u00a0<\/strong><strong>(<\/strong><a href=\"https:\/\/bioterra.ficoba.org\/hope\/\"><strong>https:\/\/bioterra.ficoba.org\/hope\/<\/strong><\/a><strong>)<\/strong><\/p>\n<p><strong>Sukaldean:<\/strong> <strong>lurretik  platerera<\/strong><\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li>pabiloia  Bioterrako  espazio  gastronomiko  bihurtuko  da  berriro,  zuzeneko  sukaldaritza-erakustaldiekin.  Bereziki,  sukaldaritza  ekologikoan  eta  agroekologikoan  zentratuko  dira,  garaikoa  eta  hurbilekoa.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Programazioan  askotariko  gaiekin  lotutako  proposamenak  eskainiko  dira:  elikadura  osasungarria,  hartzidura,  haurrentzako  sukaldaritza,  elikagaien  aprobetxamendua  eta  tokiko  produktuak,  besteak  beste.  Hala,  jendeari  elikagaiak  modu  kontzienteagoan  prestatzeko  eta  kontsumitzeko  modu  berriak  irakatsiko  zaizkio.<\/p>\n<p>Iaz  harrera  ona  eduki  ondoren,  Bioterrak  <strong>olio  ekologikorako  espazioa  edukiko  du  behin  ere,  <\/strong>zentzumenekin  goza  eta  zapore  berriak  deskubritu  ditzagun.  Olio-dastaketez  gain,  aurten  gazta-dastaketak  ere  egingo  dira;  beraz,  esperientzia  gastronomikoa  sakondu  egingo  da,  arreta  handiz  hautatutako  proposamenekin.<\/p>\n<p><strong>Eskuz  Faktoria:<\/strong> <strong>egiten  ikastea<\/strong><\/p>\n<p>Azkenik,  3.  pabiloian  Eskuz  Faktoria  gunea  antolatu  da,  Bioterrako  tailer  parte-hartzaileetarako  espazioa.  Gune  honen  xedea,  zehazki,  jasangarritasunaren  eta  kontsumo  kontzientearen  inguruko  ikasketa  praktikoa  eskaintzea  eta  sormena  lantzea  da.<\/p>\n<p>Programak  mota  askotako  tailerrak  izango  ditu;  hala  nola  kosmetika  naturala,  birziklapena  eta  ehunen  berrerabilera,  xaboien  elaborazioa,  marrazketa,  biomaterialak,  basa-landareak  eta  ohiko  lanbideak.  Adin  guztientzako  proposamenak  egongo  dira.<\/p>\n<p><strong>Jarduera  bereziak<\/strong><\/p>\n<p>Egingo  diren  jarduera  berezien  artean,  hiru  nabarmendu  ditzakegu:  <strong>Merka2dasoa<\/strong>,  bigarren  eskuko  bizikleten  merkatua;  <strong>Bioterra  Yoga  Day<\/strong>  jardueraren  hamargarren  edizioa;  eta  <strong>Colillat\u00f3n<\/strong>,  Surfrider  erakundearekin  batera  antolatutakoa,  zigarro-punten  ingurumen-inpaktuaren  inguruan  sentsibilizatzeko.<\/p>\n<p>Baina  azokak  beste  jarduera  asko  izango  ditu  ere,  hala  nola  <strong>Gazteak  On:  Elikadura  Erronka<\/strong>  lehiaketaren  sari-banaketa.  Sari  hori  Bidasoa-Txingudiko  gazteei  dago  bideratuta,  eta  haren  xedea  da  elikadura  jasangarriari  buruzko  hausnarketa  sustatzea.<\/p>\n<p>Programa  osatzeko,  azkenik,  beste  hainbat  jarduera  mota  egingo  dira:  familia-tailerrak,  klima-aldaketari  eta  jasangarritasunari  buruzko  proposamen  hezitzaileak,  erakusketak,  antzezlanak,  haurrentzako  jarduerak  eta  mural  parte-hartzaile  bat.<\/p>\n<p>Gainera,  azokara  bertaratzen  direnek  produktu  ekologikoen  eta  azokan  erabiltzeko  erosketa-txartelen  <strong>zozketa<\/strong>  batean  parte  hartu  ahal  izango  dute  egunero.<\/p>\n<p><strong>Aintzatespenak  eta  omenaldiak<\/strong><\/p>\n<p>Edizio  honetan,  Bioterrak  azokan  hamar  urtez  parte  hartu  duten  erakunde  eta  enpresen  leialtasuna  aitortuko  du:  EHAEO  (Euskal  Herriko  Arkitektoen  Elkargo  Ofiziala),  Txingudiko  Zerbitzuak,  Baskegur,  Mestiza,  Filtros  Doulton  eta  Bidasoa  Aktiba,  hain  zuzen  ere.<\/p>\n<p>Era  berean,  ekainaren  5eko  inaugurazio  ofizialean  <strong>omenaldi  berezia  egingo  zaie  Eneek  \u2013  Ekolurrari  (Euskadiko  Nekazaritza  eta  Elikadura  Ekologikoaren  Kontseilua),  bere  20.  urteurrenagatik;  eta  NNPEKri  (Nafarroako  Nekazaritza  Produkzio  Ekologikoaren  Kontseilua),<\/strong> <strong>30  urteko  ibilbideagatik<\/strong>.<\/p>\n<p>Omenaldi  horiekin,  Bioterraren  asmoa  da  ekoizpen  eta  elikadura  ekologikoak  izan  duten  garrantzia  nabarmentzea,  azoka  sortu  zen  unetik  beratik  funtsezkoak  izan  baitira,  eta  azokaren  izaeraren  parte  izaten  jarraitzen  baitute.<\/p>\n<p><strong>Datu  praktikoak<\/strong><\/p>\n<p>Bioterrarako  sarrera  doakoa  izango  da,  eta  aldez  aurretik  deskargatu  ahal  izango  da  azokaren  webgunearen  bitartez.<\/p>\n<p>Azoka-guneak  doako  aparkalekua  edukiko  du,  halaber;  hala  ere,  antolatzaileok  garraiobide  publikoa  edota  jasangarria  erabiltzera  animatzen  zaituztegu.  Ficobaren  ondoan  topoko  geltokia  dago,  eta  oso  erraza  da  azoka-gunera  oinez  edo  bizikletaz  iristea.<\/p>\n<p>Gainera,  Bioterra  <em>pet  friendly<\/em>  izango  da,  beraz,  txakurrak  eraman  ditzakezue.<\/p>\n<p>Bioterra  2026ko  programa  osoa  azokaren  webgune  ofizialera  igoko  da  gutxi  barru.<\/p>\n<p>Ordutegia:<\/p>\n<ul>\n<li>Ekainaren  5a  eta  6a  (ostirala  eta  larunbata):  10:00  &#8211;  20:00<\/li>\n<li>Ekainaren  7a  (igandea):  10:00-19:00<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Adierazpen  instituzionalak<\/strong><\/p>\n<p><strong>Cristina  Laborda,  Irungo  alkate  eta  Ficoba  Fundazioko  burua:<\/strong><\/p>\n<p><em>&#8220;Bioterrak  argi  eta  garbi  uzten  du  antolaketa  arrakastatsua  izan  dela,  eta  Ficobak  baduela  gaitasuna  ekitaldi  handiak  hartzeko,  urtero  milaka  pertsona  erakartzen  dituztenak.  <\/em><em>Horrekin  batera,  urtez  urte,  Bioterrak  ere  erakutsi  du  erabat  egokia  izan  dela  azoka  honen  aldeko  apustua  egitea;  izan  ere,  urtero  berrikuntzak  ekartzen  ditu,  eta  sektoreko  eta  publikoaren  beharretara  egokitzen  da.  \u00a0<\/em>Labordak,  halaber,  hiriaz  eta  ekaineko  jarduerez  gozatzera  animatu  die  azokara  joaten  direnei.<strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p><strong>Jos\u00e9  Ignacio  Asensio,  Gipuzkoako  Foru  Aldundiko  Jasangarritasuneko  diputatua:<\/strong><\/p>\n<p><em>&#8220;Trantsizio  ekologikoa  benetan  gauzatu  ahal  izateko,  pertsonen  eguneroko  bizitzara  gerturatu  behar  dugu.<\/em> <em>Eta  Bioterra  horixe  bera  lortzeko  espazioa  da,  eraldaketa  gertuagoa,  begi  bistakoa  eta  erabilgarriagoa  bihurtzen  baitu  hiritarrentzat.<\/em> <em>Jasangarritasuneko  Sailetik  azoka  hau  baliatu  nahi  dugu  benetako  proiektuak  erakusteko;  izan  ere,  proiektu  horiek  Gipuzkoa  aldatzen  ari  dira  jada.  Aipagarriak  dira  trantsizio  energetikoa  (energia-komunitateak  abiaburu  direla),  ekonomia  zirkularra  (dagoeneko  lurraldeko  BPGaren  %  10  da,  eta  10.000  enplegu  baino\u00a0\u00a0<\/em><em>gehiago  sortzen  ditu),  mugikortasun  iraunkorra  edo  ekintza  klimatikoa.  Gaur  egun,  gure  lurraldea  abangoardian  dago  arlo  horietan  guztietan&#8221;.<\/em><\/p>\n<p><strong>Azahara  Dom\u00ednguez,  Mugikortasun,  Turismo  eta  Lurralde  Antolaketako  diputatua:<\/strong><\/p>\n<p><em>\u201cJasangarritasuna  Bioterraren  oinarrizko  zutabeetako  bat  denez,  guztiz  zentzuzkoa  iruditzen  zaigu  mugitzeko  aukera  eraginkorragoak  eta  ingurunearekiko  errespetutsuagoak  sustatzea.  Ildo  horretan,  iazko  edizioan  MUGIrekin  lotutako  ehun  gestio  baino  gehiago  egin  ziren,  eta  horrek  erakusten  du  garraio  publikoak  Bioterra  bisitatzen  duten  pertsonengan  pizten  duen  interesa.  Gure  helburua  da  herritarrengana  gero  eta  gehiago  hurbiltzea  sistema  aitzindari  eta  erreferente  hau;  izan  ere,  2025ean  90  milioi  bidaia  baino  gehiago  erregistratu  zituen.  Horretarako,  Bioterra  erakusleiho  aparta  da.<\/em><\/p>\n<p><em>Ekitaldiaren  garrantzia  kontuan  hartuta,  Gipuzkoak  azoka,  kongresu  eta  ekitaldi  profesionalen  helmuga  gisa  duen  potentziala  ere  nabarmendu  nahi  dut,  horrek  gure  lurraldean  sortzen  duen  eragin  ekonomikoarekin  batera.  Zentzu  horretan,  pozgarria  da  horrelako  topaketek  ekoizle  ezberdinekin  \u2014horietako  asko  tokiko  merkataritzako  eragileak\u2014  iraupen  luzeko  eta  konfiantzazko  harremanak  eraikitzeko  aukera  ematea;  horrek,  gainera,  jasangarritasunaren  arloan  enplegu  egonkorragoak  sustatzen  laguntzen  du\u201d.<\/em><\/p>\n<p>www.bioterra.org<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>120  enpresa  erakusle  bertaratuko  dira  Bioterra  2026n  Azokak  jasangarritasunari,  osasunari,  elikadura  ekologikoari  eta  ongizateari  lotutako  50  aktibitate  baino  gehiago  edukiko  ditu  Aurten,  iazko  edizioan  arrakasta  handia  izan  ondoren,  olio  ekologikoaren  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":30073,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[17],"tags":[],"class_list":["post-30077","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ekintzak-eta-azokak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.8 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bioterrak bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustua egin du berriro ere 23. edizioan - Ficoba<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"ficoba\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/\"},\"author\":{\"name\":\"ficoba\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407\"},\"headline\":\"Bioterrak bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustua egin du berriro ere 23. edizioan\",\"datePublished\":\"2026-06-01T11:30:44+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/\"},\"wordCount\":1295,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/Bioterra-2026.jpg\",\"articleSection\":[\"Ekintzak eta azokak\"],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/\",\"name\":\"Bioterrak bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustua egin du berriro ere 23. edizioan - Ficoba\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/Bioterra-2026.jpg\",\"datePublished\":\"2026-06-01T11:30:44+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/Bioterra-2026.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/Bioterra-2026.jpg\",\"width\":1200,\"height\":1600,\"caption\":\"Bioterra, feria eco de Euskadi\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bioterrak bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustua egin du berriro ere 23. edizioan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/\",\"name\":\"Ficoba, Recinto Ferial de Gipuzkoa\",\"description\":\"Ficoba, aukerak sortzeko artea\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\"},\"alternateName\":\"Ficoba\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\",\"name\":\"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png\",\"width\":200,\"height\":124,\"caption\":\"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/\"},\"sameAs\":[\"https:\/\/www.facebook.com\/FICOBAFUNDAZIOA\/\",\"https:\/\/x.com\/FicobaFundazioa\",\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCvo2JGluemyCf5KPRmEF9JQ\",\"https:\/\/www.linkedin.com\/company\/ficoba\/\",\"https:\/\/www.instagram.com\/ficobafundazioa\/\"]},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407\",\"name\":\"ficoba\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"ficoba\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bioterrak bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustua egin du berriro ere 23. edizioan - Ficoba","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/","twitter_misc":{"Written by":"ficoba","Est. reading time":"6 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/"},"author":{"name":"ficoba","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407"},"headline":"Bioterrak bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustua egin du berriro ere 23. edizioan","datePublished":"2026-06-01T11:30:44+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/"},"wordCount":1295,"publisher":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/Bioterra-2026.jpg","articleSection":["Ekintzak eta azokak"],"inLanguage":"eu"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/","name":"Bioterrak bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustua egin du berriro ere 23. edizioan - Ficoba","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/Bioterra-2026.jpg","datePublished":"2026-06-01T11:30:44+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/Bioterra-2026.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/Bioterra-2026.jpg","width":1200,"height":1600,"caption":"Bioterra, feria eco de Euskadi"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-bizimodu-jasangarri-eta-osasungarriaren-aldeko-apustua-egin-du-berriro-ere-23-edizioan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bioterrak bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko apustua egin du berriro ere 23. edizioan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/","name":"Ficoba, Recinto Ferial de Gipuzkoa","description":"Ficoba, aukerak sortzeko artea","publisher":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization"},"alternateName":"Ficoba","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization","name":"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png","contentUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png","width":200,"height":124,"caption":"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/FICOBAFUNDAZIOA\/","https:\/\/x.com\/FicobaFundazioa","https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCvo2JGluemyCf5KPRmEF9JQ","https:\/\/www.linkedin.com\/company\/ficoba\/","https:\/\/www.instagram.com\/ficobafundazioa\/"]},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407","name":"ficoba","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g","caption":"ficoba"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30077","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30077"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30077\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":30078,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30077\/revisions\/30078"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30073"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30077"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30077"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30077"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}